(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 3 milioi euroko gastua egingo du 2010-2011 ikasturteko testuliburuak doan ematea finantzatzeko astelehena, 2010.eko maiatzak 3

Hezkuntza Ministerioarekin hitzarmen bat sinatuko du, doakoak ez diren mailetan liburuak erosteko laguntzak bermatzeko


Transcripción textual del video

Gobernuak gaur erabaki du 3 milioi euroko gastua egitea 2010-2011 ikasturteko testuliburuak doan ematea finantzatzeko. Ezarritako egutegiaren arabera, datorren ikasturtean DBHko 2. eta 3. mailako 11.000 ikaslek jasoko dituzte testuliburuak doan. Era horretan, derrigorrezko hezkuntzako mailen %80 beteta geratuko dira. Faltako dira, bakarrik, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak; horiei 2011-2012 ikasturtean aplikatuko zaie programa.

Estatuko Gobernuak, gainera, 1.059.256 euro jarriko ditu. Nafarroako Gobernuak zenbateko hori erabili ahal izango du testuliburuak doan emateko programarako edo testuliburuak eta eskola materiala erosteko laguntzetarako. Diru-laguntza horiek jaso ditzakete oraindik programan sartu ez diren ikasleek (Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoek) eta plana martxan dagoen mailetako ikasleen gurasoek, baldin eta doakotasunari uko egiten badiote. Horretarako, bi erakundeek hitzarmen bat sinatuko dute; hitzarmeneko testua gaurko bileran onartu du Gobernuak.

Gobernuak gaur erabaki du 3 milioi euroko gastua egitea 2010-2011 ikasturteko testuliburuak doan ematea finantzatzeko. Ezarritako egutegiaren arabera, datorren ikasturtean DBHko 2. eta 3. mailako 11.000 ikaslek jasoko dituzte testuliburuak doan. Era horretan, derrigorrezko hezkuntzako mailen %80 beteta geratuko dira. Faltako dira, bakarrik, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak; horiei 2011-2012 ikasturtean aplikatuko zaie programa.

Estatuko Gobernuak, gainera, 1.059.256 euro jarriko ditu. Nafarroako Gobernuak zenbateko hori erabili ahal izango du testuliburuak doan emateko programarako edo testuliburuak eta eskola materiala erosteko laguntzetarako.

Diru-laguntza horiek jaso ditzakete oraindik programan sartu ez diren ikasleek (Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoek) eta plana martxan dagoen mailetako ikasleen gurasoek, baldin eta doakotasunari uko egiten badiote.

Horretarako, bi erakundeek hitzarmen bat sinatuko dute; hitzarmeneko testua gaurko bileran onartu du Gobernuak. Hitzarmena 2008tik joan dira sinatzen. Helburua da deialdi bakar batean biltzea testuliburuak erosteko Nafarroako Gobernuak eta estatukoak bereiz gestionatzen zituzten diru-laguntzak.

Lehen, Nafarroako Gobernuak liburuak erosteko ematen zituen diru-laguntzak estatuko administrazioak ematen zituenaren osagarriak ziren. Gainera, 6/2009 Foru Legea onartu ondoren, testuliburuak doan emateko programa jarri zen martxan. Plan horrek aurrera egiten duen moduan, gero eta maila gutxiagotan aplika daitezke liburuak erosteko laguntzak. Hitzarmenaren asmoa da, hain zuzen, eskaintza bat baino gehiago eta helburu berbererako hiru laguntza sistema edukitzeak sortzen duen nahastea eragoztea.

Testuliburuak doan emateko programa 2008-2009 ikasturtean jarri zuten martxan, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailan eta DBHko 4. mailan. Lehenbiziko urtean 17.162 ikaslek jaso zuten laguntza hori. Gauden ikasturtean (2009-2010), ekimena Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetara eta DBHko 1. mailara zabaldu da eta, beraz, beste 17.162 ikasle izan dira onuradun.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa