(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan 6.133 langile gutxiago daude enplegua erregulatzeko espedientearekin ostirala, 2010.eko maiatzak 7

Aurten apirilean onartu dira espediente gutxien, 18, hain zuzen


Nafarroan 6.133 langile gutxiago daude enplegua erregulatzeko espedientearekin

Nafarroan 6.133 langile gutxiago daude enplegua erregulatzeko espedientearekin

Nafarroan, urteko lehen lauhilekoan eta 2009ko aldi bereko datuekin alderatuta, enplegua erregulatzeko espedienteen eraginpean 6.133 langile gutxiago daude: 2009an 9.639 zeuden eta auren 3.506. Espedientedun langileen kopuruak, beraz, %63,6 egin du behera; hor sartzen dira deuseztatzeak erregulatzeko espedienteak (langileak kaleratzen dituzte) eta etete espedienteak (aldi baterakoak).

Aipatu aldiak alderatuta, ikusten da 65 espediente gutxiago bideratu direla (beherakada, beraz, %26koa da): 2009an 247 espediente zeuden eta 2010ean 182. 

Nafarroako Gobernuaren Lan Zuzendaritzak ondo hartu ditu lehen lauhileko datuak. Apirilean enplegua erregulatzeko espedienteen kopuruak behera egiten jarraitu du Nafarroan. Bilakaera horri, ordea, eutsi egin beharko zaio hurrengo hilabeteetan, ekitaldi osoan joera sendotzeko.

Deuseztatze espedienteei dagokienez, aurtengo lehen lauhilekoan 12 onartu dituzte eta 175 langileri eragin die. 2009an, berriz, urtarriletik apirilera 27 espediente baimendu zituzten eta 764 langileri eragin zieten.

2010eko lehen lauhilekoan 170 etete espediente egin dituzte eta 3.331 langile sartu dituzte. 2009an, aldi berean 245 espediente egin eta 8.875 langile sartu zituzten.

Aurten, apirilean onartu dira espediente gutxien, 18, hain zuzen. Joan den hilean 15 etete espediente onartu eta espediente horietan 186 langile sartu zituzten. Urtarrilean 34 espediente egin eta 635 langile sartu zituzten; otsailean 64 espediente eta eragindako 1.784 langile egon ziren; eta martxoan 56 espediente eta 687 langilea.

Enplegua erregulatzeko espedienteek behera egin dutela jakin dute apirileko langabezia datuak argitaratu ondoren. Nafarroan, apirilean, 1.381 langabe gutxiago zeuden, aurreko hilean baino %3,16 gutxiago; beherakada hori Balear uharteetan bakarrik izan da handiagoa.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa