(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Adingabeek neurri judizialak betetzeko Ilundaingo zentroko obrak amaitu dituzte asteazkena, 2010.eko maiatzak 12

Heziketa Hiriak 2.358 metro koadro erabilgarri eta 20 lagunentzako lekua izango ditu; zentroa 2011ko urtarrilean jarriko dute martxan


Garcia Malo kontseilaria Ilundaingo adingabeentzako zentroan izan da.

Adingabeek neurri judizialak betetzeko Ilundaingo zentroko obrak amaitu dituzte ( irudia handitu )

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseila, Maria Isabel Garcia Malo, Ilundainen izan da gaur (Aranguren bailara), zigor judizialak betetzeko adingabeentzako zentroan obrak amaitu dituztela eta; obra horiek Nafarroa 2012 Planean jasota zeuden . Zentroa ekipamenduz hornituko dute 2010eko azken hiruhilekoan eta aurreikusi dute 2011 urtarrilean martxan jartzea.

Zentroan 20 lagunentzako lekua dago eta 14 eta 18 urte arteko adingabeak hartuko dituzte, zigor judizialak bete ditzaten. Zentroa Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak garatu du eta adingabeen erantzukizun penalari buruzko urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoaren babesa daukan gizarte eta hezkuntza esku-hartzeko proiektu bat da. 

Ilundaingo Heziketa Hiriak hiru bolumen bereizi dauzka eta, guztira, 2.358 metro koadro erabilgarri. Zehazki, Ilundaingo 9 industrialdeko 16A landa lursaileko 5.000 metro koadro hartzen ditu. Proiektuaren egileak dira Asoarq (Arquitectos Asociados) eta Teide Ingenieros; eta zentroa Obenasa (Obras Especiales de Navarra SA) enpresak eraiki du. Obra egikaritzeko aurrekontua 5.411.600 eurokoa da eta ekipamenduarena 800.000 eurokoa. Guztira, Nafarroako Gobernuak 6,2 milioi euro inbertitu ditu proiektu horretan.

Ilundaingo Heziketa Hirian honako hauek ere izan dira: Aranguren bailarako alkatea, Manuel Romero; Nafarroako fiskal gorena, Javier Muñoz; herriaren defendatzailea, Javier Eneriz; Nafarroako Parlamentuko Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Batzordeko burua, Mª Jose Vidorreta; Ilundain-Haritz Berri Fundazioko burua, Eugenio Lecumberri; Rafael Rojas arkitektoa; Obenasa enpresako gerentea, Jose Ignacio Martinez de Morentin; Familia, Haurtzaro eta Kontsumo ataleko zuzendari nagusia, Loren Albeniz; eta Nafarroako Mendekotasunaren Agentziako zuzendaria, Begoña Rodriguez. 


Garcia Malo kontseilaria eta beste agintari batzuk, zentroan.

Garcia Malo kontseilaria eta beste zenbait agintari, Ilundaingo adingabeentzako zentroan. ( irudia handitu )

Hiru eraikin

Adingabeei buruzko legeriaren arabera, adingabeen kontra 14 neurri judizial har daitezke eta neurri horiek lau multzotan sailkatuta daude: erregimen itxiko barnealdia, erregimen erdi-irekiko barnealdia (zentrotik kanpo hezkuntza, lan eta aisia jarduerak egin ditzakete), erregimen irekiko barnealdia (zentroa bizileku hutsa da, lana eta hezkuntza normalizatuta daude) eta asteburuko neurriak.

Kontuan hartuta neurri judizialen aniztasuna eta urtero jartzen diren barnealdi zigorrak, Nafarroako Gobernuak egin duen adingabeentzako zentroak hiru bolumen bereizi dauzka: bata administrazio eta zerbitzuetako eraikina da, eta beste biak egoitzak (horietako bat segurtasun neurri handiagokoa). 

Zehazki, administrazio eta zerbitzuetako eraikinean, bulegoez gain, sukaldea, garbitegia, ostalaritza gela, biltegia, makinen gela eta mantentze-lanetarako tailerra egongo dira. Sotoan egongo dira ostalaritza gela, ostalaritza tailerra, sukaldea, garbitegia eta zerbitzu orokorrak. Beheko solairuan bisita gela, bilerak egiteko aretoak eta kafetegia/sukaldea. Eta lehen solairuan administrazioa, teknikarien bulegoak, liburutegia eta bilera aretoa. 

Beste bi eraikinetako bat hiru egoitzatan dago banatua eta egoitza bakoitzean bost lagunentzako lekua dago; patioa guztiena da. Sotoan jarriko dituzte lan aurreko eta arte plastikoetako tailerrak, bi prestakuntza gela (bat informatikakoa), gimnasioa, aldagelak eta biltegiak. Behe solairuan egongo dira jantokiak, egongelak, jolasgelak eta tutoretzetarako gelak. Eta lehen solairuan adingabeen eta hezitzaileen logelak.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa