(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pedro J. Ramírez kazetariak ekainaren 8an hasiera emango die Nafarroako unibertsitateetako udako ikastaroei asteazkena, 2010.eko maiatzak 12

Programak 35 jarduera biltzen ditu, eta horietatik 20k Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren diru-laguntza jasotzen dute


Ezkerretik eskumara: Martín, Lafuente, Catalán, Barcina, Gómez eta Fernández.

Pedro J. Ramírez kazetariak ekainaren 8an hasiera emango die Nafarroako unibertsitateetako uda ikastaroei ( irudia handitu )

El Mundo egunkariko zuzendaria, Pedro J. Ramírez, arduratuko da Nafarroako unibertsitateetako udako ikastaroen hamargarren edizioari hasiera emateaz, XXI. mendeko komunikazio eta informazioaren teknologia berriei buruzko inaugurazio ikasgaiarekin, hurrengo ekainaren 8an, 19.30ean Iruñeko Condestable Jauregian.

Ikastaroen edukia gaur goizean aurkeztu da Hezkuntza kontseilaria den Alberto Catalán Higueras jaunak emandako prentsa aurrekoan; aurkezpenean izan dira, Iruñeko alkatea, Yolanda Barcina Angulo, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (UPNA), Julio Lafuente López, eta Nafarroako Unibertsitateko (UN), Ángel José Gómez Montoro errektoreak; eta Iruñeko UNEDeko zuzendaria, José Luis Martín Nogales, eta Tuterakoa, Luis Jesús Fernández Rodríguez.

Programak 35 jarduera biltzen ditu, ekainaren 8 eta irailaren 30 artean garatuko direnak Nafarroako zazpi udalerritan: Korella, Elizondo, Lerin, Milagro, Iruñea, Zangotza eta Tutera. Web orrialde bat sortu da (www.rgplanet.com/cursos_verano) programatutako jarduera bakoitzaren gaineko informazio zehatza emateko.

Ikastaroak Nafarroako unibertsitateak antolatu ditu (UPNA, UN eta Iruñea eta Tuterako UNED zentro asoziatuak), programa orokorraren diseinu eta orientazioaz arduratuko direnak. Bere garapenean, horiez gain, ondoko erakundeek hartzen dute parte: Administrazio Publikoko Nafarroako Institutua (INAP), Ondare eta Arte Nafarraren Katedra, “Hiritartasuna, Elkarbizitza eta Aniztasuna” UNESCOren Katedra, Amado Alonso Fundazioa, Milagros Siglo XXI Fundazioan Nafar-Ateneoa, Nafarroako Santiagorako Bidearen Lagunen Elkartea eta ESIC.

160.000 euroko diru-laguntza

Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak 160.000 euroko diru-laguntza ematen dute udako ikastaroen hamargarren edizioa antolatzeko eta garatzeko. Zenbatekoa hogei jarduera finantzatzeko erabiliko dira, 8.000 euro ikastaro bakoitzeko.

Pasa den apirilaren 30ean Foru Gobernuak eta erakunde antolatzaileek sinatutako hitzarmenak biltzen duen bezala, Gobernuak 120.000 euro emango ditu programa antolatzeko. Zenbateko horrekin hamabost ikastaro finantzatuko dira. Zehazki, 24.000 euro Iruñeko eta Tuterako UNEDeko zentro asoziatuetarako izango dira egoitza bakoitzean hiru jarduera antolatzeko; beste 56.000 euro Nafarroako Unibertsitaterako zazpi ikastaro finantzatzeko eta 16.000 euro Nafarroako Unibertsitate Publikorako bi jarduera diruz laguntzeko.

Zenbateko horri beste 40.000 euro gehitu behar zaizkio, Iruñeko Udalak emandakoak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatutako bost ikastaroren antolaketa finantzatzeko. Era horretan, diru-laguntza jasoko dute UPNA eta UNren zazpi ikastarok, eta UNEDeko zentro asoziatu bakoitzeko hiruk.

Udako ikastaroen helburua unibertsitateko bizitzat herritarrengana hurbiltzea da, herritar guztiei zuzendutako jarduera kultural eta zientifikoak ospatuta.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa