(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Corpas kontseilariak Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiko 11. edizioko egitarauaren aurrerapena aurkeztu du osteguna, 2010.eko maiatzak 13

Jaialdia uztailaren 16an hasi eta abuztuaren 1ean amaituko da


Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramon Corpas Mauleonek, Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiaren 11. edizioa aurkeztu du gaur goizean, jaialdiko zuzendari Alex Ruiz Pastorrekin batera. Nafarroako Gobernuak jaialdia antolatzen du Kultur Ospakizunen Estatuko Sozietatearekin, Erriberriko Errege Jauregiarekin eta Nafarroako Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzailearekin batera; eta babesleak dira Kultura Ministerioa, Erriberriko Udala eta Autopistas de Navarra. Aurtengo aurrekontua 782.050 eurokoa da.

Aurten, berritasun gisa, nazioarteko obrak izango ditugu ikusgai, Europan arrakasta handia izaten ari den "Macbeth", adibidez.

Halaber, jaialdirako espazio gehiago jarriko dituzte, besteak beste: Cantareria plaza, Vianako Printzea ikastetxea, Santa Maria elizako klaustro exentua, Lorategi Zaharraren barrualdea eta Uxueko eliza.

Gainera, programa batzuk sendotu egin dira, "Pertsonaiaren ardoa” eta “Klasikoak haurrei nola kontatu”, adibidez; eta ikusleek eta kritikak eskatu dute “Izugarrikerien museoa” berriz ere egitarauan sartzea. 

“E-class” delakoa ere, hau da, Arte Dramatikoko Goi Eskolen klasikoen inguruko topaketa, egonkortu egin da. Gauzak horrela, goi eskoletan planteatu dute karrera amaierako helburu gisa Erriberrin antzeztea.

Aurtengo beste helburu bat da La Cavako eszenatokian ikuskizun handi gehiago jartzea, espazio hori asteburuetan bakarrik ez erabiltzeko.

Jaialdiak, gainera, gero eta sona handiagoa dauka kanpoan. Galiziako ALT antzerki jaialdikoek Europako beste 10 jaialdiri proposatu die proiektu bateratu bat egitea eta jaialdi horietako bat Erriberrikoa da. Izan ere, jaialdiak Tarasca saria irabazi zuen iaz, Madrilgo Antzerki Espainiarrean. 

Egitarauaren aurrerapena

Nazioartea

Aurten nazioarteko konpainiak ere egongo dira, normalean nazioarteko jaialdi handietan ibiltzen direnak, adibidez: Poloniako Podrozy konpainia, MACBETH lanarekin; Kubako Mefisto taldea, FUENTEOVEJUNA obraren bertsio indartsu batekin; eta Mexiko, Txile, Irlanda eta abarreko beste hainbat ikuskizun eta antzezle.

Erritu antzerki eta herri antzerkia

Erritua eta mitoa dira antzerkiaren jatorriak. Biak herri antzerki gisa garatu ziren, baina bide desberdinak hartu zituzten, gaur egun antzerki ikuskizuntzat dugun horretara heldu arte. Gauzak horrela, errituen eta mitoen gaineko hausnarketa egingo dute jaialdian, Loperen “Fuenteovejuna” obraren bertsio erritualizatuarekin eta gaur egun bizirik dirauten herri antzerkien hainbat modurekin. Hala, ikusgai izango ditugu Kalagorriko Herri Antzerkiaren “Los tres Blasones”, Zugarramurdiko Herri Antzerkiaren “Akelarre” eta “Antzerki izugarrikerien museoa" (obra horretan Erriberriko auzoek parte hartuko dute).

Garai zailak

Denborak mito bihurtutako jenio handiek ere bizi zituzten garai zail eta estuak sormen aldetik. Gaur egun garai zailak bizi ditugunez, haienak gogoratuko ditugu: “Ana Magdalena Bach” obran Johan Sebastian Bach musikariaren emaztearen bizitza kontatuko digute, eta “Interpretando a Shakespeare” antzezlanean obra txikiak izango ditugu ikusgai, musika ekitaldi txikiekin uztartuta. Atal honetan dago, baita ere, Iñaki Fresanen errezitaldia, argumentu hari txiki batekin.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Dossier Festival Teatro Clásico.pdf
http://www.cfnavarra.es/oliteteatro/

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa