(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Leireko beneditarrak Nafarroako Jauregian izan ziren osteguna, 2010.eko maiatzak 13

Sanz Lehendakariaren asmoa zen Gobernuak monasterioan egiten dituen ekitaldietan monjeek agertu duten abegi ona itzultzea


Miguel Sanz Lehendakaria, Javier Caballero eta Jose Maria Roig kontseilariak, eta Leireko beneditarrak, artean Juan Manuel Apesteguia abadea, tronu aretoan.

Leireko beneditarrak Nafarroako Jauregian izan ziren. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, Leireko Salbatore Deunaren monasterioko monje beneditarrak hartu zituen atzo, hilak 12, Nafarroako Jauregian. Monjeek Gobernuko egoitzako bulego eta aretoak ikusi zituzten, bisita gidatua eginda.

Sanz Lehendakariaren asmoa zen Nafarroako Gobernuak monasterioan egiten dituen bisita eta ekitaldi ofizialetan monjeek beti daukaten abegi ona itzultzea. Nafarroako Jauregira monasterioko 21 monjeetatik 17 joan ziren, Juan Manuel Apesteguia Martinez de Goñi abadea buru zutela; abadeak eskerrak eman zizkion Miguel Sanzi, egindako harreragatik.

Lehendakariak Nafarroako ezkutu bat eman zien beneditarrei eta tronu aretoaren eta jauregiko kaperaren elementu artistiko nagusiei buruzko azalpenak eman zizkien. Kaperan, beneditarrek salbea abestu zuten, kantu gregorianoen modura. Monjeei harrera egin zieten, baita ere, lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak, Javier Caballero Martinezek, eta Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak, Jose Maria Roig Aldasorok.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa