(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Antzerki Eskolan ikasleek lau antzezpen egingo dituzte bihar euskaraz osteguna, 2010.eko maiatzak 13

San Fermin (Zizur) eta Lizarra (Lizarra) ikastoletako ikasleek eta Lizarraldea (Lizarra) eta Iturrama (Iruñea) institutuetako ikasleek parte hartuko dute


Nafarroako Antzerki Eskolan, ostiral honetan, maiatzak 14, gazteen euskarazko antzerki-topaketen bederatzigarren edizioa egingo da, Hezkuntza Departamentuko Euskara Atalak antolatuta, Iruñeko Udaleko Kultura Arloarekin lankidetzan. Lau lan antzeztuko dira, 17etatik aurrera. Sarrera doakoa da.

Topaketen bidez, Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako zentroetan euskaraz aritzen diren antzerki-taldeen arteko harremanak sustatu nahi dira. Bederatzigarren edizio honetan, San Fermin Ikastolako (Zizur), Lizarra Ikastolako (Estella), Lizarraldea BHIko (Lizarra) eta Iturrama BHIko (Iruñea) ikasleek parte hartuko dute, egitarau honen arabera:

17etan: Iturrama BHIko Antzerki Taldea
Izenburua: “You are not (in) sane”
Sinopsia: Ospitale psikiatrikoan “zoro” bat aske utziko dute. Horretarako bakoitzak bere istorioa kontatu behar du. Nor dago zoratuta benetan?
Iraupena: 40 minutu
Zuzendaria: Maialen Diaz

Parte-hartzaileak: Gontzal Aparicio (argiztapen-teknikaria) Alex Arrieta, Itsaso Garaikoetxea, Ion Irisarri, Irune Legarda, Mikel Martínez, Iñigo Navarro, Samuel Olmedo, Noguei Sall eta Iñigo Urtiaga.

18etan: San Fermin Ikastolako Antzerki Taldea
Izenburua: “Nola aldatzen diren gauzak!”
Sinopsia: Institutuan mota guztietako pertsonak daude. Ezagunenek uste dute horrelakoak izango direla beti. Urte batzuk geroago, non eta nola dago bakoitza?
Iraupena: 30 minutu
Zuzendaria: Birjiñe Albira
Parte-hartzaileak: Uxue Pellejero, Larraitz Andueza, Verónica Viedma, Leire Rodríguez eta Leize Los Arcos.

19etan: Lizarra Ikastolako Antzerki Taldea
Izenburua: “Gaztaroko erokeriak”
Sinopsia: Lau paretaren artean itxita dauden gazte batzuek nerabezaroko zorakeriekin amesten dute.
Iraupena: 45 minutu
Zuzendariak: Jon Barbarin eta Josu Reparaz
Parte-hartzaileak: Oihan Albisu, Iñaki Arteaga, Cayetana Muguerza, Lander Pérez, Alba Jiménez, Maitane López de Goikoetxea, Urritze Albisu, Olga Sangorrin, Irene Medina, Alaia Medina, Marian Clavería, Aimar Osés, Susana Fernández, Garbiñe Guinea eta Haritz Morrás.

20etan: Lizarraldea BHIko Antzerki Taldea
Izenburua: “Sorgin dantza, sorgin txantxa”
Sinopsia: Euskal mitologiako pertsonaiak ipuin klasikoetan murgilduta.
Iraupena: 30 minutu
Zuzendariak: Maite Juániz eta Olaia Arostegi
Parte-hartzaileak: Mikel Abad, Kristine Aspiazu, Fernando Azanza, Erik Bea, Sara Casanellas, Jokin de Miguel, Iñaki Echarren, Javier Galdeano, Unai Gambarte, Benjamin Gómez, Leire Gómez, Javier Lizarraga, Saioa Lezaun, Borja Lpz. de Goicoechea, Ane Maestu, Amaia Martínez, Daniel Munarriz, Xabier Senosiain, Maite Úcar, Asier Urbiola, Jon Vicente, Aitor Zabaleta, Raquel Vicente eta Marta Moreno.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa