(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Administrazio publikoetan kalitatezko jardunbideak hedatzeko jardunaldi bat egin dute NAPIn ostirala, 2010.eko maiatzak 14

Jardunaldia Caballero kontseilariak inauguratu du eta 50 teknikarik parte hartu dute


NAPI

Administrazio publikoetan kalitatezko jardunbideak hedatzeko NAPIn egin duten jardunaldiko burua Caballero kontseilaria izan da. ( irudia handitu )

Lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak, Javier Caballero Martinezek, inauguratu du gaur Nafarroako administrazio publikoetan kalitateko jardunbideak hedatzeko jardunaldia. Saioan 50 teknikarik parte hartu dute eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Zerbitzu Publikoen Kalitate Sariaren 4. edizioari eta aurreko edizioetan saritutako esperientziei buruzko xehetasunak eman dizkiete.

Saioaren hasieran, kontseilariarekin batera egon dira Asuncion Ruesta Ozcoidi, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko (NAPIko) Politiken eta Zerbitzu Publikoen Kalitate arloko zuzendaria, eta Iñaki Arana Garcia, Nafarroako Bikaintasunaren Fundazioko zuzendaria. Saioa amaitu Asun Ruesta Ozcoidik egin du, hain zuzen.

Caballero kontseilariak zorionak eman dizkie han bildu diren langileei eta aipatu du nafarrek 6,37 kalifikazioa eman diotela foru erkidegoko administrazio publikoari, orain gutxi egindako galdeketa batean. Horren harian azpimarratu du “herritarren iritzia aztertu egin behar dela, hobetzeko aukerak aurkitzeko”.


Kontseilariak krisi ekonomikoari eta Estatuko Gobernuak iragarritako murrizketei buruz ere hitz egin du. Esan du ulertzen duela langile publikoak atsekabetuta egotea, "soldata gutxituko dietelako", baina, hala ere, "langileek lana ilusioz eta hobetzeko gogoz egiten jarraituko dutenaren uste osoa” dauka. 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa