(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kutz kontseilaria Lizarrako Garcia Orcoyen Ospitalea eta Allin ibarreko kontsultategi berria ikustera joan da ostirala, 2010.eko maiatzak 14

Lizarrako Ospitalea da Nafarroan eskanerren eta erradiografien irudi digitala osasun publikoan erabiltzen duen lehena


Lizarra

Kutz kontseilaria Garcia Orcoyen Ospitaleko erradiologia atalean izan da, erabat digitalizatu baitute. ( irudia handitu )

Osasun kontseilaria, Maria Kutz Peironcely, Lizarrako Garcia Orcoyen Ospitaleko X izpien atala ikustera eta Larriongo kontsultategi berriaren inauguraziora joan da; kontsultategi horretan Allingo Udaleko hamar kontzejuetako eta eremuko beste herri batzuetako biztanleei emango die arreta.

Lizarrako Ospitalean kontseilariak osasun zentroko zuzendaria, Maria Luisa Hermoso de Mendoza, eta Diagnostiko Erradiologiko Zerbitzuko burua, Teresa Atondo, izan ditu lagun. Atondok zehatz-mehatz azaldu dio ospitalean erradiografiak eta eskanerrak nola digitalizatzen dituzte. Izan ere, irudi digitalak erabiltzen dituen lehena da Nafarroan. 


Otsailaren 18an ezarri zuten neurri horri esker, urtero egiten zituzten 120.000 plaka erradiografikoak desagertu egingo dira eta, ondorioz, diru aurreztuko dute, informazioa eskuragarriagoa izango da eta ingurumenean kalte gutxiago eragingo dute. Gainera, sistema berri horrekin, probak gaixoen historia informatizatuan sartzen dira zuzenean, espezialistek euskarri fisikoan aztertu gabe.

Kutz kontseilaria Larriongo kontsultategi berrira joan da; kontsultategi horretan Allin bailarako biztanleei emango die arreta. ( irudia handitu )


Larriongo kontsultategia (Allin ibarra)

Garcia Orcoyen Ospitalera bisita egin ondoren, Kutz kontseilaria Larriongo mediku kontsultategi berrira joan da; kontsultategi horretan Allingo Udalari dagozkion hamar kontzejuetako biztanleei emango diete arreta (guztira 853 osasun txartel daude). Kontsultategian Larriongo alkatea, Ascension Garriz, eta Antzin-Ameskoa oinarrizko osasun eremuko zuzendaria, Rodolfo Montoya, izan ditu lagun (izan ere, kontsultategia eremu horretakoa da). 

Osasun azpiegitura berria abian jartzeko, Nafarroako Gobernuak 142.589 euro jarri ditu: 123.265 euro eraikuntza lanetarako eta 19.324 euro ekipamendua, altzari klinikoak eta seinaleak jartzeko. 

Kontsultategia 136 metro koadroko eraikin berri batean dago. Eraikin horretan daude medikuntza orokorreko eta erizaintzako kontsulta bana, erabilera anitzeko aretoa, itxarongela, komunak, biltegia eta bulegoa. Arreta mediku batek eta erizain batek eman dute. 

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa