(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Salanueva kontseilariak Erriberagoitiako Mankomunitatearen hondakinen zamatokia inauguratu du Azkoienen asteazkena, 2010.eko maiatzak 19

Zamatokian 14.000 tona hondakin bildu daitezke, gero Tuterako El Culebrete tratamendu instalaziora eramateko


Salanueva kontseilariak Erriberagoitiako Mankomunitatearen hondakinen zamatokia inauguratu du Azkoienen

Salanueva kontseilariak Erriberagoitiako Mankomunitatearen hondakinen zamatokia inauguratu du. ( irudia handitu )

Toki Administrazioko kontseilari eta Nafarroako Hondakin Partzuergoko buru Amelia Salanueva Murguialdayk Azkoienen egin duten hondakinen zamatokia inauguratu du. Zamatokian Erriberagoitiako hiri hondakinak gestionatuko dituzte eta Mankomunitateko bederatzi herriei emango die zerbitzua: Azkoien, Azagra, Cadreita, Faltzes, Funes, Marcilla, Milagro, San Adrian eta Alesbes.

Instalazio horretan, urtarriletik, 14.000 tona hondakin gestionatzen dituzte, Tuterako El Culebrete esparrura eramateko. Era horretako zamatokietan hondakinak biltzen dituzte, gero 20 tonako kamioietan garraiatzeko (zaborrak biltzeko erabiltzen diren 8 tonakoen ordez); era horretan, kostuak aurrezten dituzte eta atmosferara karbono dioxido gutxiago isurtzen da. Erriberagoitian Mankomunitateko herrietako edukiontzi berdeko hondakinak biltzen dituzte. Instalazioak dauzka lau toberako eta zoru mugikorreko hiru gabarra, 80 metro kubikokoak.

Kontseilariak lagun izan ditu Erriberagoitiako Mankomunitateko burua, Lourdes Aramburu; Toki Administrazio Departamentuko zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde; eta Nilsako zuzendari gerentea, Andres Sola Ollo. Horiez gain bertaratu dira Erriberagoitiako Mankomunitate ordezkariak eta beste agintari batzuk.

Ekitaldian, Amelia Salanuevak nabarmendu du Nafarroako Hondakinen Partzuergoak lan handia egin duela azken hiru urteetan mankomunitateekin eta ideologia desberdineko ordezkariekin, eta guztiei animoak eman dizkie aurrerantzean orain arte bezala lan egiten jarraitzeko. Erriberagoitiako Mankomunitateko buruak, Lourdes Aramburuk, zen lan egin diren azaldu du. 



Salanueva kontseilaria eta beste zenbait agintari, Azkoiengo zamatokiaren inaugurazioan.

Salanueva kontseilaria eta beste zenbait agintari, Azkoiengo zamatokiaren inaugurazioan. ( irudia handitu )

Zamatokia egiteko obrak Construcciones Jorme SL enpresari esleitu zizkioten, 850.066 euroren truke, eta proiektua egiteaz eta obra zuzentzeaz Namainsa arduratu zen, 41.412 euroren truke. Gastu guztien %80 Nafarroako Gobernuak finantzatu du eta gainerako %20 Nafarroako Hondakinen Partzuergoak. Garraioa Azkotrans SL enpresari egokitu zitzaion, 72,800 euroren truke (hasierako aurrekontua %22,45 jaitsi zen); gastu hori Nafarroako Hondakinen Partzuergoak finantzatu du.

Bertaratuek ikusi dute ontziak tratatzeko instalazioak nola funtzionatzen duen, orain dela gutxi hobetu egin dituztelako, eta Moratielgo hondakindegia nola dagoen, behin itxita. Lan horiek egiteko 2,7 milioi inbertitu dituzte; zenbateko horretatik Nafarroako Gobernuak 2,2 milioi euro jarri zituen.

Nafarroak alde guztietako zaborra bateratzeko eta tratamendu instalazioetara eramateko behar den azpiegitura guztia izango du laster. Izan ere, Doneztebeko transferentzia instalazioa amaitzea bakarrik falta da, Sakanako eta Azkoiengo zamatokiak eta Zangozako, Tafallako eta Lizarrako transferentzia instalazioak amaituta baitaude. 


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa