(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Europar Batasunak 2009an 3,1 milioi euro bideratu zituen berrikuntzarako laguntzetan Nafarroako ETEetara asteazkena, 2010.eko maiatzak 19

Nafarroako EGEF 2007-2013 programa operatiboaren Jarraipen Batzordea gaur bildu da Iruñean


Miguel Ángel de Benito EGEF programaren arduraduna Europako Batzordean

Europar Batasunak 2009an 3,1 milioi euro bideratu zituen berrikuntzarako laguntzetan Nafarroako ETEetara. ( irudia handitu )

2009an, Nafarroako enpresek Europar Batasunetik 3.122.708 euro jaso zituzten ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzera bideratutako laguntzetan. Guztira 108 enpresa onuradun egon ziren, 130 proiektu finantzatu zituzten eta enpresek berrikuntza-proiektuetan egindako inbertsio osoa 88.845.000 euro izan zen.

Nafarroako EGEF 2007-2013 programa operatiboan Egitura Funtsekin 2007-2013 aldian Nafarroan diruz lagundutako jardunen programazioa biltzen da. Programa horretako 1. ardatzean, “Ezagutzaren ekonomia, berrikuntza eta enpresa-garapena”, programatutakoaren %90,46 biltzen duena, jardunak batez ere enpresako ikerketetara, teknologia eta antolaketa berrikuntzara, nazioartera zabaltzera, komunikazioaren teknologiara, eta abarretara bideratzen dira.

Ardatz honetan Europar Batasunak finantzatutako Ikerketa Biomedikoaren Zentroa eraikitzea bildu zen, Europar Batasunak finantzatua. Zentro horretara egunotan Europako Batzordeko DG REGIOko ordezkariek bisita egingo dute.

Programa honen 3. ardatza, “Energia baliabideak eta sarbidea garraio zerbitzuetara”, energia efizientziaren, kogenerazioaren eta kudeaketa energetikoaren jardunetara bideratuta dago. Nafarroako programa operatiboan 2.694.379 euroko laguntza dago, energia banatuko mikrosareen proiektua egiteko, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak garatzen duena UPNArekin eta CENERekin lankidetzan. Proiektu horren aurrean interesa agertu dute Europako Batzordeko ordezkariek, eta gaur UPNAko ordezkariekin bildu dira Espainiako eta Europako beste eskualde batzuekin batera lan egiteko aukera baloratzeko.

Toki Administrazioak (Iruñeko Udalak) onurak lortzen ditu programatik, 1.506.976 euroko laguntza jasotzen baitu.

Bestalde, Estatuko Administrazio Orokorrak programa operatiboan parte hartzen du Europar Batasuneko 14.241.650 euroko laguntzarekin Nafarroan egindako jardunetarako, erakunde hauen bidez:
• Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa I+G+b Nazioko Planaren ikerketa eta kudeaketa zuzendaritzarekin..
• Kanpo Merkataritzaren Institutua (ICEX)
• Red. es, nazio esparruko proiektu konplexuen kudeaketarako.

EGEF programa operatiboaren Jarraipen Batzordea gaur bildu da Iruñean 2009. urteko betearazpen txostena aztertzeko. Batzordearen lehendakarikideak hurrengo hauek izan dira: Jorge Orozco Perals Ekonomia eta Ogasun Ministerioko EGEF Eskualde Garapeneko Europako Funtseko Administrazio zuzendariorde orokorra eta Juan Franco Pueyo Nafarroako Gobernuko Nazioarteko Garapeneko zuzendari nagusia. Bilera horretara Miguel de Benito eta Laura Hageman Europako Batzordeko ordezkariak joan dira.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa