(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 180 euro emango dizkie, gehienez, etxerako langileak edo zaintzaileak kontratatzen dituzten familiei asteartea, 2010.eko maiatzak 25

Gizarte Gaietako Departamentuak 1,4 milioi euro jarriko ditu neurri hori aurrera eramateko, maiatzaren 1etik aurrera kontratatutako langileentzako


Transcripción textual del video

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak 1.485.000 euro jarriko ditu hurbileko zerbitzuen sektoreko langileak (etxea, adingabeak, adindunak edo mendekotasun arinak dituzten pertsonak zaintzeko langileak) kontratatzen dituzten familiei laguntzeko. Aurreikusi dute 730 kontratu berri egingo direla eta neurriari esker kontratatutako langile horien kostuen %20 diruz lagunduko da (gehienez 180 euro emango dituzte).

Hurbiltasuneko zerbitzuetarako laguntzak

Diru-laguntzaren asmoa da familiako bizitza, lanekoa eta pertsonala uztartzea.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak 1.485.000 euro jarriko ditu hurbileko zerbitzuen sektoreko langileak (etxea, adingabeak, adindunak edo mendekotasun arinak dituzten pertsonak zaintzeko langileak) kontratatzen dituzten familiei laguntzeko. Aurreikusi dute 730 kontratu berri egingo direla eta neurriari esker kontratatutako langile horien kostuen %20 diruz lagunduko da (gehienez 180 euro emango dituzte).

Maria Isabel Garcia Malo kontseilariak eta Familia, Haurtzaro eta Kontsumo arloko zuzendari nagusiak, Lorenza Albeniz Ascorbek, programa hori zertan den azaldu dute gaur. Programa Nafarroako Gobernuak eta alderdi sozialistak martxo amaieran krisiari aurre egiteko adostutako 34 neurrien barruan dago. 


Prentsaurrekoan, Garcia Malok esan du ekimenaren helburua dela profesionalak kontratatzen dituztenen familiako bizitza, lanekoa eta pertsonala uztartzea, batetik, etxeko langileentzako lanpostu gehiago sortzea, bestetik; eta sektoreko ezkutuko enplegua azaleratzea, azkenik. 

Diru-laguntzak dira seme-alaba adingabeak, senide adindunak edo mendekotasun arineko senideak haien kargu dituzten bi gurasoko edo guraso bakarreko familientzat. Familia horietan, bi gurasoak landunak izan daitezke edo bat, kargura dauzkan senideak zaintzeko, lan-utzialdia hartuta edo lansaioa murriztuta egon daiteke.

Diru-laguntzak jaso ditzakete, baita ere, familia ugariek, mendekotasun arinak dituen jendeak, 65 urtetik gora dauzkaten eta bakarrik bizi diren adindunek eta etxerako, zaintzarako edo lagun egiteko langileak behar dituzten familia, bikote edo pertsonak.

Laguntza horiek jasoko dituzte 2010eko maiatzaren 1etik abenduaren 31ra arte Gizarte Segurantzaren etxe langileen erregimenean emandako altek, baldin eta kontratuak gutxienez asteko 18 ordukoak (hileko 72 ordukoak) badira.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Requisitos para la solicitud
Presentación.ppt

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa