(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak eta Michiganek bat egin dute energia berriztagarriak garatzeko asteartea, 2010.eko maiatzak 25

Windpower 2010 azokan parte hartu duten enpresa nafarrek egiaztatu dute AEBek eta Txinak lehiatzeko gero eta gaitasun handiagoa dutela


Nafarroako ordezkariak Michiganen

Nafarroako Gobernuko, CENER erakundeko eta Michigango estatuko ordezkariak, Dallaseko Windpower azokan lankidetza hitzarmena sinatu ondoren ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak eta AEBetako Michigango estatuak akordio bat sinatu dute energia berriztagarrien alorreko teknologiak elkarrekin garatzeko. Energia eolikoaren arloan munduko garrantzitsuena den Windpower azokan sinatu zuen Begoña Urienek, Enpresa zuzendari nagusiak, bi erakundeen arteko “lankidetza aitorpen estrategikoa”.

Michigango estatuburu Jennifer M. Granholmen iritziz, Nafarroa "energia berdearen Europako ardatzetako bat da" eta hitzarmenak estatuko administrazioari lagunduko dio Ipar Amerikan aitzindari izaten teknologien garapenean, produktuen manufakturan eta lanpostuen sorreran. Era horretan, AEBen atzerriko petrolioarenganako mendekotasuna gutxituko da. 

Lankidetza hitzarmena mamituko dute Sarrigurengo Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalaren bitartez. Zehazki, jarduerak bateratuko dituzte, bazkide teknologiko eta industrialak bilatuko dituzte eta Nafarroan eskuratutako jakintzak transferituko dituzte, Michigango industriak arinago egin dezan energia garbiak erabiltzeko prozesua.

Begoña Urienek nabarmendu du Michigango estatuak, BPGren %30 industriaren mende duela eta Detroit hiriburu gisa edukita, Nafarroako erkidegoarekin antza duela. 


Lanerako bilera Dallaseko azokan

Lanerako bilera Dallaseko azokan ( irudia handitu )

Esperientzia amerikarra

Windpower 2010 azokan parte hartu duten hamaika enpresak haien produktuak aurkezten ari dira. Adituen iritziz, azoka "ikaragarria" da, munduko enpresa guztiak, batik bat iparramerikarrak eta txinatarrak, energia eolikoa garatzen hasi zenean Europari utzitako tartea berreskuratzeko prest daudelako.

Azoka hasi baino lehen, Dallasera joandako enpresaburu eta zuzendari nafarrak bildu egin ziren, Nafarroako Gobernuak eta Merkataritza eta Industria Ganberak antolatutako topaketa batean. Han, merkatu iparramerikarra eta merkatu horretako horniketa katearen egitura zertan diren ikusi zuten, Jesus Barberia negozio sustatzailearen eskutik. Horrez gain, Gamesa, Acciona, CENER eta Ingeteam enpresen AEBetako esperientzia ezagutu zuten. Bileran parte hartu zuten, baita ere, Nafarroako Gobernuko Enpresa zuzendari nagusiak, Begoña Urienek, eta Merkataritza eta Nazioarteratze Zerbitzuko zuzendariak, Carlos Lopezek. 

Estatu Batuek 2009an lortu zuten energia eolikoan aitzindari izatea; atzetik zeuzkan Txina, Alemania eta Espainia. Sektorea urtero %25 hazten da, nahiz eta hazkunde hori moteldu egin daitekeen kontsumoaren jaitsieragatik eta krisi ekonomikoak eragindako finantzaketa zailtasunengatik. Orain, parke eolikoetako osagaien %50 Estatu Batuetan egiten dituzte; eta helburua da hiru urtean osagai guzti-guztiak han egitea. Ondorioz, hornitzaile nafarrek AEBetara joatea planteatu dute.

Adituen iritziz, merkatuak gero eta pieza handiagoak eskatuko ditu eta, ondorioz, katearen maila guztietan egongo dira negozio aukerak. Izan ere, hurrengo hiruhilekoan urteko igoera 10.000 megawattekoa izango da eta, gainera, sektoreko enpresa espainiarrek ospe handia dute; Barack Obamak, esaterako, behin baino gehiagotan jarri ditu Espainiako enpresak adibide gisa. Zailtasun asko gainditu behar dira, baina zailena da teknikari espezializatuak aurkitzea eta proiektuak gauzatzerakoan "desberdintasun kulturalak" gainditzea. 



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa