(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Asturiasko eta Vianako Printzeek Nafarroara bisita ofiziala egingo dute asteazkenean asteartea, 2010.eko ekainak 8

Nafarroako erregeen omenaldian parte hartuko dute, Leiren; baita Vianako Printzea sariak entregatzeko ekitaldian ere, Iruñeko Baluarte Auditorioan


Berorren gorentasun Asturiasko eta Vianako Printzeak Nafarroan izango ditugu asteazkenean: Leireko San Salbatore monasterioan Nafarroako erregeei egingo zaien omenaldian parte hartuko dute eta Vianako Printzea nazioarteko sariak entregatzeko ekitaldian buru izango dira, Iruñeko Baluarte Batzar Jauregi eta Auditorioan.

Gero, eguerdian, berorren gorentasunek Iruñean bazkalduko dute, “Arkitektura: gehiago gutxiagoren truke" biltzarreko antolatzaile, sustatzaile eta hizlariekin. Biltzar hori asteazkenean bertan inauguratuko da eta, hiru egunean, munduan ospe gehien duten arkitekto garaikideak bilduko dira Nafarroako hiriburuan. 


Nafarroako erregeen omenaldia


Eguerdiko 11.30ean, Felipe jauna eta Letizia andrea, Etxebizitza ministro Beatriz Corredorrekin batera, Leireko San Salbatore monasteriora helduko dira, Nafarroako erregeen omenaldi tradizionalean parte hartzeko. Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, egingo die harrera eta, monasterio barruan, berorren gorentasunek beneditarrekin bilera txiki bat egingo dute eta foru erkidegoko agintari nagusiak agurtuko dituzte.

Ondoren, 11.45ean, monasterioaren ate ondoko absideen plazan, segizio tradizionaleko desfilea hasiko da. Buruak Felipe jauna eta Letizia andrea izango dira eta parte hartuko dute Nafarroako Gobernuko kideek eta Gobernuko eta Parlamentuko buruek. Haien aurretik joango dira aguaziltxoak, eskaintza egiteko lore koroarekin; giltzaria, monasteriorako zilarrezko kutxarekin; arma erregea eta mazolariak. Segizioa monasterioaren barrutiko kanpoaldeko galtzadatik joango da, Speciosa atera arte; han Leireko abade mitradunak, Juan Manuel Apesteguia Martinezek, egingo die harrera. 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Premios Internacionales de Navarra "Príncipe de Viana"
Congreso Internacional de Arquitectura "Más por menos"

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa