(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako nekazariek eta abeltzainek iaz errentaren gaineko laguntzak jaso zituzten, 106,6 milioi euro guztira asteazkena, 2010.eko ekainak 30

EBk estatu kideei 2009ko NPB ordaintzeko emandako epea gaur amaitzen da; Nafarroako Gobernuak 2009an diru-laguntza horren %97 aurreratu zuen 


Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak gaur goizean jakinarazi duenez, 2009an Nafarroako nekazari eta abeltzainentzako laguntzak izapidetu zituen, 106,6 milioi euro guztira, errentaren gaineko laguntzen kontzeptuan: NPB laguntzak (Nekazaritza Politika Bateratua) eta nekazaritzari eta ingurumenari emandako diru-laguntzak (ICM-Mendiko Konpentsazio Kalte-ordaina eta PDR-Nafarroako Landa Garapen Plana, baita Estatuak nekazaritzari eta ingurumenari eman eta Departamentuak zuzenean banatutako laguntzak ere).

Gogoan izan behar da gaur, asteazkena, amaitzen zela Europar Batasunak estatu kideei emandako epea nekazariei eta abeltzainei NPB ordaintzeko. Horren bidez, Nafarroara 96,7 milioi izaten dira, aipatutako 106,6 milioien artetik. Nafarroako Gobernuak ordainketa horien %97 aurreratu zuen 2009. urtearen amaiera baino lehen eta ekitaldi honetan gainerako ordainketak osatu ditu. Jardun horrek laguntzak kontrolatzen dituzten Europako erakundeen aitorpena irabazi du, laguntzok izapidetzeko bizkortasuna eta kudeaketaren arloko eraginkortasuna direla bide.

18.000 nafar inguruk jasoko dituzte NPB laguntzak

Nafarroan 2009. urteari dagozkion NPB laguntzak eskatu dituztenak 17.936 izan dira, eta kasuan kasuko ordainketak jaso dituzte: 96.784.714,71 euro; horien zatirik handiena (82.934.683,29 euro) nekazaritzari emandako laguntzei dagokie eta gainerakoa (13.850.031,42 euro) abeltzaintzari emandako laguntzei. Gainera, Departamentuak jakinarazi duenez, 2010eko ekitaldiko kanpainan aurkeztutako NPB eskaera bakarrak 18.519 dira.

2009ko NPBren kanpainako ordainketak Europar Batasunak ezarritako epean ixteaz gain (abenduaren 1etik 2010eko ekainaren 30era), kopuru osoaren %61 urrian ordaindu zen, Nafarroako Gobernuak EBri ordainketa ordaintzeko baimena eskatu baitzion, nekazaritza sektorean krisiaren ondorioak arintzeko hartutako neurrien barruan. Horrez gain, laguntzen %97 2009. urtea amaitu aurretik ordaindu ziren.

Izapidetza eta laguntzen ordainketa azkarragoa da 2009ko kanpainatik eskaera bakarra gehitu delako. Sistema horri esker, nekazariek eta abeltzainek kasuan kasuko laguntza-eskaerak Administrazioaren aurrean egindako egintza bakarraren bidez izapidetu ditzakete. Zerbitzuari esker, nekazaritza jardueraren plangintza ezin hobea errazten da, eta kudeaketa burokratikoaren eraginkortasuna hobetzen da. Horrez gain, informazioa Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistrora igortzen da, eta modu horretan, Administrazioari nekazaritza sektoreari buruzko informazio benetako eta gaurkotua ematen zaio, eta horren bidez, abian jarri beharreko politikak planifikatzen dira. Izapidetza Internet bidez egin daiteke, eta horrela, ingurumenari begira onura garrantzitsuak lortzen dira: lehen erabiltzen zen paperaren %85 ezabatzen da eta urtean Iruñeara 27.000 joan-etorri inguru saihesten dira, eta beraz, urtean 352 tona CO2 isurtzea saihesten da.

Nekazaritzari eta ingurumenari emandako laguntzak

Zifra horiei nekazaritzari eta ingurumenari emandako laguntzak gehitu behar zaizkie, hots, ICM eta PDR (7.369.327,68 euro, EBrekin batera finantzatuta) eta Estatuak nekazaritzari eta ingurumenari emandako laguntzak (2.439.679 euro, Nafarroako Gobernuaren kargura osorik). Laguntza horien bidez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak nekazaritza-politika benetan gauzatzen du, izan ere, laguntza horiek jasotzen dituzte soil-soilik lanbidea modu profesionalean gauzatzen duten nekazariek.

2010eko kanpainarako ingurumenari eta nekazaritzari emandako laguntzen katalogoan beste bat gehitu da: mahasti zaharraren ondoriozko laguntzak. Modu horretan, Landa Garapeneko Departamentuak beharrizana duten inguruetara eta mendi-ingurura bideratutako kopurua eta nekazaritzari eta ingurumenari emandako laguntzak bikoiztu ditu.

 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa