Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak 2,2 milioi euroko laguntza onetsi du lantegi honetarako. Guztira 25 milioi euroko inbertsioa egin da
Sanz Lehendakariak Accionaren pala eolikoen fabrika inauguratu du Irunberrin
(
irudia handitu
)
Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakariak Accionaren aerosorgailuen palen lantegia inauguratu du Irunberrin. Horretarako 25 milioi euroko inbertsioa egin behar izan da, eta Foru Gobernuak, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren bidez, 2,2 milioi euroko laguntza onetsi du.
Lantegira egindako bisitan Sanz Lehendakariak aerosorgailuen palak nola egiten diren ikusi du eta, ondoren, Lehendakariak nabarmendu du administrazioak energia berriztagarriekin konpromisoa duela, eta sektore horretan Nafarroa erreferentea dela. Era berean, Lehendakariak adierazi duenez, hasieran EHNko sektore publikoaren partaidetza Accionari saldu eta gero energia berriztagarrien arloko inbertsioa deslokalizatuko zela pentsatu zuten arren, Acciona konpainiak Foru Komunitatearekin konpromisoa berretsi du eta enplegua sortzearen aldeko apustua egin du.
Irunberriko aerosorgailuen palen lantegia 2009ko irailetik irekita dago eta 12.000 metro koadroko azalera eraikia du, ekoizpen beharrizanen arabera zabaltzeko modukoa dena. Lantegi horretan 450 pala egin daitezke urtean berezko teknologiarekin, AW-1500 aerosorgailuetarako, 1,5 MW-ko potentzia unitariokoak. Aerosorgailuak Acciona Windpower enpresak egiten ditu Barasoaingo plantan, La Vall D’Uixókoan (Castelló) eta West Branch-ekoan (Iowa, EEBB).
Instalazio honi esker, konpainia kate eoliko osoan egotea indartzen da eta modu horretan 34 eta 37,5 metroko luzerako palak ekoitziko dira, Acciona Windpower teknologiako AW-1500 aerosorgailuetara bideratuta daudenak. Horrez gain, planta diseinatzean etorkizunean handitu ahal izatea hartu da kontuan, 56,7 m-ra arteko palak egin ahal izateko, AW-3000 aerosorgailurako, 3 MW-koa, gaur egun prototipo fasean dagoena.
Sanz Lehendakariak eta gainerako agintariek Accionaren palen fabrika bisitatu dute Irunberrin
(
irudia handitu
)
Konpainia hau apurka-apurka plantako plantilla handitzen ari da. Joan den maiatzean 64 langile izatetik gaur egun 90 izatera igaro da eta irailaren amaieran 148 izango ditu, data horretan ekoizpen-ahalmen osoa lortuko baitu.
Langile gehiago hartu dira Accionari Oaxacan (Mexikon) hiru parke eoliko esleitu dizkiotelako, hirurak batera 306 MW-ko potentzia dutenak. Parke horietan 204 AW-1500 aerosorgailu egongo dira, eta horietarako Irunberriko plantak 240 pala egin behar ditu.
Inauguraziora hurrengo hauek joan dira: Álvaro Miranda Nafarroako Gobernuko lehendakariordea eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria; José Mª Roig Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilaria; Carlos Salvador eta María José Fernández Aguerri Kongresuko Energia Estrategiaren Analisirako azpibatzordeko diputatu kideak, eta Sebastià Ruscalleda Energiaren Batzorde Nazionaleko kontseilaria.
Acciona Energía enpresaren aldetik, Carmen Becerril lehendakaria egon da, baita Pedro Ruiz Acciona Windpower-eko zuzendari nagusia eta zenbait zuzendari eta enplegatu ere. Acciona Blades-en (plantaren jabea den enpresa) aldetik plantilla osoa joan da, Alfredo Lecumberri konpainiako zuzendaria buru zela. Era berean, ACCIONA Infraestructuras planta eraiki zuen konpainiako ordezkariak ere hurreratu dira.
Udalaren aldetik, Javier Mauro Gogorcena Irunberriko alkatea joan da. Alkateak lantegira egindako bisitaren amaierako ekitaldi instituzionalean parte hartu du, Acciona Energíako lehendakariarekin eta Foru Gobernuko Lehendakariarekin batera. Ekitaldira plantatik hurbil dauden udalerrietako alkate ugari eta Foru Administrazioko goi kargudunak ere hurbildu dira.
Agintariak Accionaren lantegiaren inaugurazioan Irunberrin
irudia handituAgintariak Accionaren Irunberriko lantegiko langileekin inaugurazioan
irudia handituAcciona enpresaren barrualdea Irunberrin
irudia handituAgintariek pala eolikoak egiteko prozesua ikusi dute
irudia handitu