(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kultur 2010 ostiral honetan hasiko da, turismo intereseko guneetan zazpi kontzertu eta lau erakusketa antolatuta osteguna, 2010.eko uztailak 15

Asteburu honetan Donamaria, Murchante, Artaxoa, Los Arcos, Orreaga, Lizaso eta Irantzuko Monasterioan musika koralaren, ganbera musikaren eta flamenkoaren ekitaldiak egingo dira


Kultur 2010 programaren kartela.

Asteburu honetan ganbera-musikaren, musika koralaren eta flamenkoaren zazpi kontzertu eta lau pintura eta argazki erakusketa eginda hasiko da Kultur 2010 programa Nafarroako hamaika herritan. Kultura eta Turismo Departamentuak antolatu du ziklo hau uztailaren 16tik abuztuaren 29ra. Horren bidez, turismo intereseko guneetan kontzertuak, herri kirolen erakusketak, eskulangintza, dastaketak, erakusketak, dantza eta antzerkia ikusi eta entzun ahal izango dira.

Ekitaldiak uztailaren 16an, ostirala, hasiko dira 19.30ean, Bostarte haize boskotearekin, Donamariako Jauregia dorrean. 20.00en Mushroom klarinete laukoteak Melodías de Baco interpretatuko du Príncipe de Viana upategietan (Murchante). Azken horretarako aurretik izena eman behar da, telefono-zenbaki hauetan: 689779185 / 689779185.

Flamenko-jazzarek doinuak uztailaren 17an, 20.30ean, entzun ahal izango dira Artaxoako Quinta parkean, Zorongo taldearen eskutik. Hurrengo hitzordua igandean, 12.30ean, izango da, Irantzuko Monasterioan, Orreaga Abesbatzaren ahotsekin. 12.30ean Nova Musica Antiqua hirukotea (klabezina, gitarra eta flauta) arituko da Orgi hariztian, eta ekitaldi hori 20.30ean berriro ikusi ahal izango da. 13.00etan, Orreagako Kolegiatan, Sugia Piano Trio entzun ahal izango da, biolinak, biolontxeloak eta pianoak osatutako hirukotea.

Kultur 2010eko erakusketak ostiral honetatik aurrera ikusi ahal izango dira. Pintore hauen lanak erakutsiko dira: Juanjo Lazcano, Azkoiengo Kultura Etxean; Iker Serrano, Garesgo Vínculo Etxean; Amaya Gurpide, Bertiz Jaurerriko Jauregian; eta Iñaki Bergera argazkilaria, Agoitzeko Kultura Etxean.

Dokumentazioa:
Kultur 2010 programa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa