Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Zabaltze lanei esker, eraikin osorako sarrera moduan gaur egungo ama-haurrentzako blokeko sarrera erabiliko da
Osasun Departamentuak gaur goizean jakinarazi du datorren astelehenetik, uztailak 19, aurrera Ipar Eraikineko oinezkoen sarbideak aldatuko dituztela Nafarroako Ospitale Gunean (antzinako Virgen del Camino). Modu horretan, instalazioko erabiltzaile guztiek ama-haurrentzako blokeko sarreratik sartu beharko dira.
Astelehenean indarrean sartuko den sarbideen aldaketa behar den moduan jakinarazi zaie langile eta pazienteei, eta hala izango da Ipar Eraikina zaharberritu eta zabaltzeko lanen zuzendaritzak esaten duen arte, gutxi gorabehera datozen hamabost hilabeteetan.
Gogoan izan behar da María Kutz Peironcely Osasun kontseilariak iaz jakinarazi zituela orain hasi diren lanen irismena eta xehetasunak. Lanak egiteko 23 milioi eurotik gorako inbertsioa egingo da.