Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Aurreikuspenen arabera, lanak abuztuko lehen hamabostaldian hasi eta 2011ko abenduan amaituko dira
Tuterako Epaitegien eraikin berrirako lanak 5,25 milioi euroren truke esleitu dira.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuak Tuterako Epaitegiak hartuko dituen eraikin berria eraikitzeko lanak 5.252.786 euroren truke, BEZ barne, esleitu ditu. Lanak Obrascon Huarte Lain SA eta Construcciones Luciano Elcarte SL enpresen elkartzeak gauzatuko ditu. Kopuru hori lizitazio prezioarekin alderatuta %30 merkeagoa da, hasieran prezioa 7,3 milioi euro baitzen.
Aurreikuspenen arabera, Nafarroa 2012 Planera bildutako lanak abuztuko lehen hamabostaldian hasi eta 2011ko abenduan amaituko dira. Modu horretan, Foru Gobernuak eraikin judizialak berritzeko 1999an hasitako lanak osatuko dira, hain zuzen ere, urte horretan transferitu baitziren Nafarroara justizia arloko eskumenak.
2008ko ekainean, Nafarroako Gobernuak Jauregi berria eraikitzeko proiektua idaztea baimendu zuen, Tuteraren gaur egungo eta etorkizuneko beharrizanetara egokituta dagoena. Eraikina Warqs Oficina de Arquitectura SLP eta Otxotorena Arquitectos, SL enpresek diseinatu dute, eta enpresa horien gain egongo da lanen zuzendaritza fakultatiboa ere. Lau solairu izango ditu (sotoa, beheko, lehenengo eta bigarren solairuak), eta bakoitzak 1.400 m² izango ditu gutxi gorabehera (guztira 5.356 m²-ko azalera erabilgarria). Albea bidean kokatuta egongo da, Queiles ibaiaren ondoan.
Printzipioz, lau epaitegi, Fiskaltzaren bulegoak, Erregistro Zibilaren bulegoa, guardiako epaitegirako ingurua, abokatu eta prokuradoreen elkargoetarako gelak, artxiboa eta garajea izango ditu. Gainera, Foruzaingoak jendea artatzeko ingurua izango du.
Gaur egungo egoitza Sarasate pasealekuan kokatuta dago, eta gabezia funtzionalak ditu (espazioak ez daude egokituta, azalera urria da, etab.). Eraikin horrek 2.255 m²-ko azalera erabilgarria du, bost solairutan banatuta (sotoa, behe solairua eta beste hiru altuera).
Tuterako epaitegiak berritzea Nafarroako Gobernuak 1999an Justizia Administrazioa modernizatzeko abian jarritako planaren barruan sartzen da. Hain zuzen ere, urte horretan transferitu zitzaizkion Nafarroari arlo horretako eskumenak. Ordutik, Foru Gobernuak Nafarroako bost barruti judizialen egoitzak zaharberritu eta handitu ditu. Erabilera judizialerako eraikinen azalera 21.300 m² izatetik 2011n 42.600 izatera igaroko da, 40 milioi euroko inbertsioa eginda.