Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Mahaietan panoramikak daude irudikatuta, paisaiako eta ekosistemako elementu garrantzitsuenak interpretatzeko
Turismo zuzendari nagusia, Carlos Erce; Pirinioetako Turismo Partzuergoko burua, Jose Angel Cambra; eta Antolamendu zerbitzuko zuzendaria, Fermin Villanueva.
(
irudia handitu
)
Aezkoa eta Zaraitzu bailaretako Batzarrek, Nafarroako Pirinioetako Turismo Partzuergoarekin eta Nafarroako Gobernuaren Kultura eta Turismo Departamentuarekin elkarlanean, 14 interpretazio begiratoki jarri dituzte, mahai panoramikoekin, Iratiko basoko leku estrategikoetan.
Ekimen horren asmoa da Iratiko basoari balioa ematea, Nafarroako turismo erakargarri nagusietako bat baita, natura eta paisaia aldetik oso aberatsa eta aire zabalean aisia jarduerak egiteko egokia.
Basoan Mendilatz eta Tristuibartea natura erreserbak eta Lizardoia erreserba integrala daude.Aezkoako bailarako interpretazio begiratokiak daude Ariztokian, Abaurregainan, Abaurrepean, Azpegin, Irabiako urtegian, Hiriberri-Aezkoan eta Aribeko San Joakin baselizan.
Zaraitzukoak daude Taplako muinoan, Pikatuako muinoan, Izizen, Jaurrietan, Ibiltzietan, Espartza-Zaraitzun eta Ezkarozen.Mahaietan panoramikak daude irudikatuta, paisaiako eta ekosistemako elementuak interpretatzeko eta bertako historiaren eta jendearen bereizgarriak ezagutzeko.
Zenbaitetan, halaber, informazio seinaleak jarri dituzte errepideetan eta herriguneetan, begiratokian zehatz-mehatz non dauden jakiteko.Orobat, beste hamar begiratoki daude, interpretazio mahai panoramikorik gabe, mendi ezagunen tontorretan; mahai horietara heltzeko ibilbide balizatuak daude.
Hogeita lau begiratokiak egin dituzte Kultura eta Turismo Departamentuak eta Aezkoa eta Zaraitzu bailaretako Batzarrek sinatutako lankidetza hitzarmenaren esparruan.
Begiratokiei buruzko bi argitalpen
Lehenik, Nafarroako Pirinioetako leku garrantzitsuenetan dauden interpretazio mahaien sareari buruzko liburuxka bat egin dute, 53 orrikoa eta koloreduna.
Liburuxkak dauzka hogeita lau begiratokiren kokalekuak agertzen diren mapa eta begiratokiak dauden eremuei buruzko informazio zehatza.
Argitalpenean jorratu dituzte natura aldetik interesgarriak diren guneak, turismo baliabide nagusiak, ohiturak eta espezieak, besteak beste.Bigarrenik, triptiko bat argitaratu dute, zonako maparekin, eta mapan Aezkoa eta Zaraitzuko hogeita lau begiratokiak agertzen dira.
Informazio liburuxka euskaraz eta gaztelaniaz dago.