Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak diruz lagunduko du desagertutako pertsonen erroldak aurkitzea eta egitea
Datorren abuztuaren 31 arte egongo da irekita Nafarroako Gobernuak memoria historikoa berreskuratzearekin zerikusia duten jarduerak sustatzeko ematen dituen laguntzak eskatzeko epea.
Zehazki, urte honetako deialdian, Gerra Zibilaren ondorioz desagertutako pertsonak ikertzea, aurkitzea, lurpetik ateratzea eta identifikatzea eta desagertuen erroldak egitea diruz lagunduko dira.
Interesa duenak informazio gehiago lor dezake. Horrez gain, eskaeraren eredua deskarga dezake, Nafarroako Gobernuaren
www.navarra.es web orrialdeko Zerbitzuen katalogoan (Laguntzak eta bekak). Eskabideak zuzenean, postaz edo Erregistro Orokor Elektronikoz aurkez daitezke. Azken kasu horretan, deialdiaren fitxa jaitsi daiteke Interneten.Memoria historikoari emandako laguntzak 2009. urteari dagozkie, Nafarroako Parlamentuak Lehendakaritzaren Zuzendaritza Orokorrari Gorte Nagusiek onartutako Memoria Historikoaren Legearen garapena kudeatzea eskatu zionean. Lege horretan, Gerra Zibilean eta Diktadura aldian jazarpena edo indarkeria jasan zuten pertsonen aldeko neurriak ezartzen dira.
Urte horretako deialdian, Memoriaren Bidea - Los Caminos de la Memoria elkarteak 18.156 euro lortu zituen ‘Entre Don Benito y el Valle del Roncal: aproximación y testimonios en torno al asesinato de Cecilio García Gallego, esclavo del franquismo’ lanerako. ‘Los cinco de Nava’ elkarteak 15.847 euro jaso zituen Oteitza, Lotza, Artika eta Ballariaingo herrietan indusketak egiteko eta hobi komunak hobitik ateratzeko, Segoviako zenbait hildakoen gorpuak zeudelako San Cristobal gotorlekuko presondegian. Bestalde, Carolina García Ruizek 11.576 euroko laguntza lortu zuen, Ablitaseko bi auzoko aurkitzeko, hobitik ateratzeko eta identifikatzeko. Herri berean, fusilatuen senideek osatutako Para No Olvidar elkarteak 4.419 euro jaso zituen, hilerrian monolito-panteoi bat kokatzeko.