Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Azterketa 18 urtetik gorakoentzat da, eta irailaren 9an izango da
Datorren astelehenean, abuztuak 9, hasiko da DBHko graduatuaren titulua lortzeko proba librearen bigarren deialdian izena emateko epea. Azterketa 18 urtetik gorakoentzat edo 2010ean adin hori betetzen duten pertsonentzat da, eta irailaren 9an izango da. Eskaerak "Felix Urabayen" DBHIko idazkaritzan entregatu beharko dira, Iruñeko Bartolome de Carranza kaleko 5. zenbakian. Epea abuztuaren 27an bukatuko da.
Probak hiru zati izango ditu, Bigarren Hezkuntzako ezagutza-esparruei buruzkoak, pertsona helduentzat: komunikazioa, esparru zientifiko-teknologikoa eta gizarte-arloa. Komunikazioari dagokion zatiak bi ariketa izango ditu: bata, gaztelaniari buruzkoa, eta hala badagokio euskarari buruzkoa (proba euskaraz egiten duten pertsonentzat bakarrik); bestea, atzerriko hizkuntzari buruz (ingelesa eta frantsesa aukeran). Bestalde, esparru zientifiko-teknologikoari dagokionez, matematika, teknologia, natura eta osasunari buruzko ariketak izango ditu. Azkenik, gizarte-arloan, gizarteari buruzko ariketa izango da.
Probak hiru zati izango ditu, Bigarren Hezkuntzako ezagutza-esparruei buruzkoak, pertsona helduentzat: komunikazioa, esparru zientifiko-teknologikoa eta gizarte-arloa. Komunikazioari dagokion zatiak bi ariketa izango ditu: bata, gaztelaniari buruzkoa, eta hala badagokio euskarari buruzkoa (proba euskaraz egiten duten pertsonentzat bakarrik); bestea, atzerriko hizkuntzari buruz (ingelesa eta frantsesa aukeran). Bestalde, esparru zientifiko-teknologikoari dagokionez, matematika, teknologia, natura eta osasunari buruzko ariketak izango ditu. Azkenik, gizarte-arloan, gizarteari buruzko ariketa izango da
.Proba Iruñeko "Feliz Urabayen" DBHIn egingo da, goizean (arlo zientifiko-teknologikoa eta gizarte-arloa) eta arratsaldean (komunikazio arloa). Azterketaren ariketak gaztelaniaz eta euskaraz egin daitezke. Programatu ezin den oinarrizko kalkulagailua erabil daiteke arlo zientifiko-teknologikoko ariketetan. Komunikazioaren zatirako ezin da erabili gaztelaniazko, euskarazko edo atzerriko hizkuntzazko hiztegirik.
Informazio gehiago 2010eko apirilaren 19ko 48. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO)
eskura daiteke.