(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak oinarri teknologikoko In2 Printing Solutions enpresa berritzailea sortzen lagundu du asteartea, 2010.eko abuztuak 10

Enpresan inprimatze digitalak egiten dituzte, hamabost euskarritan


Nafarroako Gobernuak, CEMITEC zentroaren eta Start Up Capital Navarra arrisku kapitaleko sozietatearen bitartez, oinarri teknologikoko In2 Printing Solutions enpresa berritzailearen (OTEB) sorrera sustatu du. Enpresa berritzaile horrek inprimatze digitaleko konponbideak diseinatzen, garatzen, egiten eta merkaturatzen ditu; Inprimatzeko hainbat euskarri erabiltzen dituzte, adibidez: plastikoa, metala eta beira.

Printing CEMITEC zentroan jarri dute oraingoz, baina Lizarrako mintegira eramango dute laster.

Enpresaren sustatzaile eta bazkide nagusia CEMITEC da, Nafarroako Diziplina Anitzeko Berrikuntza eta Teknologia Zentroa. CEMITEC zentroak jakintza zientifiko eta teknikoa jarri du, inprimatze digital industrialeko konponbideak merkaturatzeko, gaur egungo eta geroko eskariak betetze aldera.

Enpresa sortzeko, CEMITEC zentroak 290.000 euro inbertitu ditu, prototipoak eta kapitala eskudirutan jarrita; eta Start Up Capital Navarrak, NEBZEk gestionatzen duen sozietateak, 83.000 euro inbertitu ditu (kapitalaren %19). Horrez gain, zentroko langile batzuk 67.000 euro jarri dituzte.

Inbertsio horiei esker, Start Up sozietateak dagoeneko hamaika enpresa dauzka zorroan. Sozietateak proiektu berritzaileak eta ETE berriak finantzatzen ditu, batik bat teknologikoak. Hauek dira aipatu zorroan dauden enpresak: In2 Printing Solutions, EmbelelectronIP (IP merkaturatzea), Inmotec (lehiaketetarako motoak) Mercen (merkataritza elektronikoa), Proinec (estalki jangarriak), KSI Seguridad Industrial (segurtasun informatikoa), U Rock Films (ikus-entzunezko ekoizpenak), Reduce (dokumentuen deuseztatzea) Geoactio (telekomunikazio ingeniaritza), Cromasa (animaliak identifikatzeko sistemak) eta Bioterna (biomasa).

CEMITEC zentroaren helburua da enpresen lehiatzeko gaitasuna handitzea, I+G proiektuak, zerbitzu teknologikoak eta berrikuntza sustatzeko jarduerak garatuz. Horregatik, OTEBak sortzea gizarteari balio gehiago eskaintzeko modu bat da. Printing sortu duten bigarren OTEBa da; lehena EmbElectronIP izan zen.

In2 Printing Solutions enpresaren produktuak eta zerbitzuak balio erantsi handia dute eta oso berritzaileak dira. Enpresaren asmoa da merkatuaren eta bezero partikularren premiei erantzutea; horretarako, besteak beste, asistentzia eta aholkularitza teknikoa bermatzen dituzte.

Lanerako teknologiari dagokionez, CEMITEC zentroak inprimatzeko sistema baten prototipo fisikoa eman dio enpresari. Sistema horrek dauzka substratuaren edo piezaren aurretiko tratamendua, garraioa, UV ontzea eta inprimatze sistema berriak sortzeko metodologia. Sistema horri esker, gainera, 15 material espezifikotan 9 tinta motarekin inprimatzeko 15 metodo baliatu daitezke.

In2 Printing Solutions enpresak era guztietako euskarrietan inprimatzeko zerbitzuak eskaintzen ditu: ezaugarri eta material mota guztietako ontzietan (poto, botila, tapa, tutu eta abarretan); plastikozko, kartoizko eta egurrezko bilgarrietan; produktuak edo ontziak etiketatzeko paper edo plastikoetan; identifikatzeko eta bankuetako plastikozko txarteletan; eta amaitutako produktuetan.

Informazio gehiago lortzeko Eva Adrian Lararekin harremanetan jarri besterik ez duzue; haren helbide elektronikoa da eadrian@cein.es, eta telefono zenbakia 848426036.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa