Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Trafiko eta Bide Segurtasun Arloaren aurreikuspenen arabera, jendea abuztuaren 29tik 31ra apurka-apurka itzuliko da
Foruzaingoak prebentziozko abiadura kontrolak areagotuko ditu itzulera operaziorako.
Foruzaingoaren Trafiko eta Bide Segurtasun Arloak abiadura kontrolaren prebentziozko kanpaina egingo du abuztuaren 29tik 31ra, abuztuko oporretako itzulerako joan-etorrietan ezbeharrak murrizteko.
Errepideetan ere foruzain gehiago egongo dira. Foruzaingoaren arabera, jendea apurka-apurka itzuliko da, baina ibilgailu gehien igandea eta asteartea bitartean ibiltzea espero da.
Tuterako eta Iruñeko agenteek zinemometroak jarriko dituzte Foru Komunitateko errepide nagusietan eta etilometria froga egingo diete gehiegizko abiadura daramaten gidariei.
Foruzainek gidariei arretaz gidatzeko eta zirkulazioko arauak betetzeko eskatu diete, eta batez ere abiadura eta alkoholari lotutako arauak bete ditzatela. Iaz itzulera operazioa abuztuaren 30ean eta 31n izan zen. Hamaika istripu gertatu ziren eta ez zen zauritu larririk egon. Nafarroako Autobidean (AP-15) pertsona bat atxilotu zuten, Martzillan, trafikoaren segurtasunaren aurkako delitu bat egiteagatik.