(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko Plan Integratuaren bilera informatiboak hasi dira asteartea, 2010.eko abuztuak 31

Lehenengoa ostegun honetan egingo da Montejurrako Mankomunitatearekin, eta urrira arte luzatuko dira


Ostegun honetan, irailak 2, Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko Plan Integratuaren informazio eta parte-hartze publikoaren prozesuko bilerak hasiko dira. Bilerak urriaren amaierara arte egingo dira.

Prozesua Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren ekimenez jarri da abian, Nafarroako Ingurumen arloko Baliabideen Zentroaren (NIBZ) bidez. Bilerak hiru motatakoak izango dira: lurraldeko bilera informatiboak, toki entitateei eta interesa duten guztiei planaren edukiaren berri emateko; bilerak ukitutako sektoreekin, eta eztabaidatzeko bilerak.

NHKPIren informazio eta parte-hartze publikoaren prozesuan aurreikusitako jarduerak plan edo programa guztiek egin behar duten ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedurako faseak dira: informazio eta kontsulta publikoaren fasea, txostenen eta alegazioak ebaztearen fasea, eta plana behin betiko onesteko fasea.

Prozesuaren helburu nagusiak NHKPIren edukiei eta proposamenei buruz informazioa ematea, kontsultak ebaztea eta gogoeta publikoa egiteko espazioa ahalbidetzea da. Horretan parte hartzeko gonbita egiten zaie ukitutako administrazioei, alderdi interesatuei eta jendeari oro har, kontsulta prozesu hau errazteko.

 

Informazio eta parte-hartze publikoaren prozesu honen aurretik, 2008 eta 2010 bitartean beste prozesu murriztuago bat garatu zen, eta horretan hogeita hamar bat adituk parte hartu zuten, hurrengo hauek ordezkatuz: hondakinen mankomunitateak, Nafarroako Hondakinen Partzuergoa, NAMAINSA; NILSA, CRANA-NIBZ, sindikatu- eta ingurumen-erakundeak, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioa, UPNA, Nafarroako Unibertsitatea, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa, Nafarroan kokatutako hondakinen kudeatzaileak, Parlamentuko alderdiak eta teknikari independenteak.

Gogoan izango dugunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean maiatzaren 31n argitaratu zen Nafarroako Gobernuak NHKPI behin-behinean onetsi zuela, eta ordutik aurrera jendaurrean egongo zela 45 egunez, uztailaren 23ra arte, eta orduan behin betiko onetsiko zela. Plan berriaren garrantzia eta konplexutasuna ikusita, Sanzberro kontseilariak iragarri zuen Nafarroako Gobernuak, Iruñerriko Mankomunitateak eta Nafarroako Hondakinen Partzuergoak Plana azaroaren 15era arte jendaurrean egotea eta informazio eta parte-hartze publikoaren prozesua abian jartzea adostu zutela.

NHKPI izenekoak 1999ko aurreko plana ordeztuko du. Hiriko, industriako eta nekazaritzako hondakinen kudeaketan inplikatutako administrazio eta sektoreen irizpideak eta jarduera estrategiak definitzen ditu. Plan berria 2017ra arte indarrean egongo da eta Hondakinen 2008/98/EE Zuzentarauan eta Hondakinen 2008-2015 Plan Nazional Integratuan bildutako printzipioetara egokitzen da, eta hain zuzen ere, hondakinen sorkuntzan prebentzioari lehentasuna ematen zaio.

Aurreikusitako bilerak

Irailaren 2an Lizarran bilera egingo da Montejurrako Mankomunitatearekin, eta ondoren Irunberrin egingo da bilera. Irailaren 7an Bidausi, Eska-Zaraitzu, Agoitz-10. gunea eta Zangoza mankomunitateekin bilera egingo da. Irailaren 9an Tuteran Erriberako Mankomunitatearekin bilera egingo da; irailaren 14an beste bilera bat egingo da Bertizaranan Bortziriak, Malerreka eta Baztan mankomunitateekin. Jarraian, irailaren 16an, Mairaga, Izarbeibar eta Erriberagoitia mankomunitateekin bilera egingo da; irailaren 21ean Iruñean Iruñerriko mankomunitatearekin bilduko dira, eta irailaren 23an Irurtzunen Sakana, Mendialdea eta Alto Araxes mankomunitateekin.

Bestalde, sektoreko bilera tematikoak irailaren 28an eta 30ean egingo dira Iruñean enpresa-sektoreekin (industria hondakinak eta antzekoak) eta nekazariekin (nekazaritza erabilerako plastikozko hondakinak).

Urritik aurrera Iruñean eztabaidatze bilerak egingo dira. Urriaren 6an prebentzioari eta berrerabilerari buruzkoa, eta urriaren 13, 19 eta 27an, hondakin organikoak birziklatzeari eta hondakinei balioa emateari buruzkoak.

Bilerak amaitzeko, ondorioak ateratzeko azken bilera egingo da, ziurrenik abenduan. Bilera horretan, Nafarroako Gobernuak behin betiko plana aurkeztuko du, baita onartutako eta baztertutako proposamenak eta alegazioak ere.

NHKPIri eta informazio eta parte-hartze publikoaren prozesuari buruzko dokumentuak eta informazio guztia Nafarroako Gobernuaren web orrian daude,

www.navarra.es , Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari dagokion atalean. Proiektuaren informazio garrantzitsuena biltzen duen dokumentu dibulgatiboa kontsultatu daiteke eta ekarpenen fitxa behera kargatu daiteke, Planaren Proiektuan ekarpenak egin nahi dituzten guztientzat, bai neurri berriak proposatzeko, bai edukian aldaketak egiteko.

Iruñerriko Mankomunitatearen saioak

Bestalde, Iruñerriko Mankomunitateak zenbait saio tekniko antolatu ditu, Nafarroako Gobernuak antolatutakoen osagarriak. Saio horietan entitateetan eta administrazioetan hondakinen kudeaketaz arduratzen diren teknikariek eta arduradunek parte hartuko dute.

Saioetan Espainian eta Europako gainerako inguruetan hondakinak kudeatzen aritzen diren adituek parte hartuko dute. Adituek antzeko ekimenetan duten esperientzia pertsonala kontatuko dute. Zehatz esanda, irailaren 8an (Hiriko hondakinen kudeaketa integrala), irailaren 15ean (Gai organikoak birziklatzea. Gaikako bilketa), irailaren 22an (Hiriko hondakinen energia balorizazioa), irailaren 29an (Energia balorizaziorako planten ingurumen alderdiak), eta urriaren 22an (Hiriko hondakinen sorkuntza murriztea) egingo dira.

Horri buruzko informazio gehiago Iruñerriko Mankomunitatearen web orrian kontsultatu daiteke,

www.mcp.es


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa