(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Abuztuan 75 langabe gutxiago zeuden Nafarroan osteguna, 2010.eko irailak 2

Foru erkidegoko langabezia maila 2010eko txikiena da


Abuztuan 75 langabe gutxiago zeuden Nafarroan

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Agentzietan erregistratutako langabeen kopuruak behera egin du 2010eko uztailetik abuztura: 40.866 langabe daude, uztailean baino 75 gutxiago.

Balio erlatiboetan, beherakada %0,18koa da.

Estatuan beste bi erkidegotan bakarrik egin du behera langabeziak:

Errioxan (545 langabe gutxiago, %2,54ko beherakada) eta Kanarietan (1.867 langabe gutxiago, %0,71ko beherakada).

Nafarroan, 75 langabe gutxiago horietatik 39 emakumezkoak dira eta 36 gizonezkoak.

Etorkinen multzoan langabeziak behera egin du asko: 385 langabe gutxiago daude. Sektoreka, langabeziak nekazaritzan eta eraikuntzan egin du behera batik bat; industrian eta zerbitzuen arloan, berriz, gora egin du.

Imelda Loreak, Nafarroako Gobernuko Lan arloko zuzendari nagusiak, datuak balioetsi ditu eta nabarmendu du langabeziak behera egin duela, gutxi bada ere.

Garrantzitsuena da Nafarroak eutsi egin diola martxoan hasitako beherakadari eta orain langabezia 2010eko urtarrila amaierako mailaren azpitik dagoela.

Nafarroan, langabeziak %9,29 egin du gora (3.475 lagun) 2009ko abuztutik.

Estatuko urte arteko igoera %9,38koa da (340.500 lagun). Kontratuei dagokienez, abuztuan 17.248 formalizatu zituzten Nafarroan. Gizarte Segurantzan abuztuan 808 afiliatu gutxiago zeuden Nafarroan (beherakada %0,30ekoa da); Espainian, berriz, 131.800 gutxiago (beherakada %0,74koa da).

Langabeziak enplegu agentzia hauetan egin du behera:

Lodosa (%5,71), Tafalla (%5,51), Tutera (%1,61) eta Agoitz (%0,12). Honako hauetan, berriz, gora egin du: Altsasu (%6,96), Doneztebe (%6,87), Lizarra (%3,92) eta Iruña (%0,16).

Jarduera ekonomikoetako azpisektoreei dagokienez, honako hauetan egin du behera:

elikadura industrian; nekazaritzan, abeltzaintzan, ehizan eta horiekin lotutako zerbitzuetan; eraikinetarako zerbitzuetan; lorezaintzan; eta beste jarduera profesional, zientifiko eta tekniko batzuetan. Hauetan langabeziak gora egin du: Metalurgian; burdin, altzairu eta ferroaleaziozko produktuen fabrikazioan; aurretik enplegurik ez zutenen kolektiboan; motordun ibilgailuen, atoien eta erdiatoien fabrikazioan; altzarien fabrikazioan; eta ostaturik gabeko gizarte zerbitzuetako jardueretan.

Sexuari dagokionez, 21.004 langabe emakumezkoak dira (aurreko hilean baino %0,19 gutxiago daude) eta 19.862 gizonezkoak (aurreko hilean baino %0,18 gutxiago daude).

Adin multzoka, 4.636 langabe 25 urtetik beherako gazteak dira (aurreko hilean baino %0,26 gehiago daude) eta 36.230, berriz, 25 urtetik gorakoak (aurreko hilean baino %0,24 gutxiago daude)

.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa