(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak ‘Inf012navarra’ Administrazioaren bulegoa Tuteran inauguratu du, herritarrei artapen osoa eskaintzeko ostirala, 2010.eko irailak 3

Nafarroako Gobernua herritarrei informazioa emateko zerbitzuak berriz diseinatzen ari da


Sanz Lehendakaria Inf012navarra bulegoak Tuteran eskaintzen dituen zerbitzuak egiaztatzen. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakariak Infonavarra 112 bulegoa inauguratu du gaur Tuteran. Bulegoa herritarrek Administrazioarekin dituzten harremanetan erreferentziako eta artapen osoa eskaintzeko espazioa izango da. Herritarrek haien intereseko gaien inguruko informazioa jaso, zalantzak argitu, inprimakiak betetzeko orientabideak eta laguntza lortu eta izaera ofiziala eta ondore juridikoa duen dokumentazioa jaso ahal izango dute. Ekitaldian Luis Casado hiriko alkatea egon da, baita alboko herri batzuetako alkateak ere.

Infonavarra 012, edo logoan esaten den moduan, ‘Inf012navarra’, Foruen Plazan kokatuta dago. Bulegoa Nafarroako Gobernua herritarrak artatzeko diseinatzen ari den sistema integral berriaren barruan sartzen da, eta hiru bide erabiliko ditu: aurrez aurrekoa, telematikoa eta telefono bidezkoa. Foru Gobernuak bulegoa arautzen duen Foru Dekretua laster onetsiko du behin betiko.

 

Sanz Lehendakariaren esanetan, espazio hau "Nafarroako Gobernuak Tuterako herritarrentzat duen ate irekia da" eta pozik dago zerbitzu berri hau UPNren eta PSNren arteko adostasunari esker lortu ahal izan delako.


Sanz Lehendakaria Inf012navarra bulegoko langileekin Tuteran. ( irudia handitu )

Bultzada hau administrazio kudeaketan teknologia berriak hedatzeari (apurka-apurka departamentuetan Extr@ espediente elektronikoen kudeatzailea ezartzen ari dira) eta administrazio elektronikoari esker eman ahal izan da. Legegintzaldi honetan

www.navarra.es kanal telematikoaren edukiak modu esponentzialean gehitu dira, batez ere, Zerbitzuen Katalogoa. 600 zerbitzu publiko baino gehiago ‘on line’ kudeatu daitezke, Internetera konexioa duen edozein ordenagailutik, joan-etorririk egin gabe.  

Bulego honen bidez, Nafarroako Gobernua Espainiako administrazio publikoaren abangoardian kokatu da, Administrazio elektronikoari dagokionez, Orange Fundazioak oraintsu egindako azterlanaren arabera. Azken helburua da une bakoitzean kanal telematikoan dagoen irismen berberarekin informazioa eta artapena telefono bidezko eta aurrez aurreko kanaletan eskaini ahal izatea. Ildo horretatik, Nafarroako Parlamentuak, sozialisten ekimenez, legegintzaldi honetan Tuteran eta Iruñean bulegoak irekitzea babestu zuen. Bulego hau datozen hilabeteetan inauguratuko dute.

Zehatz esanda, Tuterako Infonavarra 012 bulegoak Foru Komunitateko Administrazioan egindako zerbitzu, deialdi, laguntza eta izapide guztiei buruzko informazioa aurrez aurre emango du.

Horrez gain, lehen mailako kudeaketa guztiak egingo dira, hala nola aurkeztu beharreko dokumentazioa gainbegiratzea, instantziak egiteko laguntza, etab. Bulegoak zerbitzuak internet bidez izapidetzeko eta dokumentuak Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkezteko ordenagailuak erabiltzaileen eskura jarri ditu. Bulegoko langileek informazioa ‘on line’ lortzea edo izapideak horretarako ezarritako ordenagailu publikoetan egitea ere zainduko dute, eta Foru Komunitateko Administrazioko organo desberdinetara zuzendutako dokumentazioaren sarrera-erregistroa egingo dute.

Bulegoaren ordutegia 8etatik 14,30era eta 17etatik 19,30era izango da lanegunetan, eta 9etatik 13,30era larunbatetan. Etorkizunean lanegunetako ordutegia 8etatik 19,30era jarraian izatea aurreikusita dago.

Bulegoa artapen osoa kontuan izanda diseinatu da. Erdialdean kokatuta dago, oinezkoentzako sarbidea du eta Tutera inguruko beste herri batzuetako herritarrentzat ere sarbide azkar eta erosoa du, Queilesen parketik. Lokalak -Don Miguel Eza Fundazioari alokatu zaio, eta horretan Tuterako Udalak ere parte hartzen du- 292 metro koadroko azalera du, behe solairuaren eta solairuartearen artean banatuta.

Egokitze lanak behe solairuan egin dira. 146 metrotan itxaroteko gunea eta herritarrei arreta zuzena emateko gunea egin dira, argiak eta funtzionalak, eta administrazio lanetarako inguru murriztuagoa. Lokalaren espazioan egokitze lanak egin dira jendeari arreta eskaintzeko bulego moduan funtzionatu dezan. Era berean, altzariak eta beharrezko baliabide informatikoak jarri dituzte.

Nafarroako Gobernuak bulegoa prestatzeko lanak eta jardueren kudeaketa Nasersa enpresa publikoari esleitu dio. Azken horrek telefono bidezko artapena Animsarekin hitzartu du (toki entitateen enpresa publikoa, Infolocal zerbitzuan esperientzia duena). Bulegoan lan egiteko informazioaren 6 teknikari eta arduradun 1 kontratatu dituzte, eta jendea artatzeko prestakuntza jaso dute. Ekainaren amaieratik datu-baseak gaurkotzen ari dira, informazio eta kudeaketa zehatz eta gaurkotua eskaintzeko.

Informaziorako sarbidea

Nafarroako Gobernuak, Tuteran irekitako bulegoaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren abenduaren 3ko 15/2003 Foru Legearen 14. artikuluan araututako herritarren informaziorako eskubideari erantzuna ematen dion bulego integrala izateko helburuari erantzuten dio. Foru Legearen arabera, herritarrek, eskariak egiteko eskubideari eta arlo jakin batzuetan informaziorako sarbidea izateko eskubidea arautzen duten araudi zehatzei kalte egin gabe, eskubidea dute haien eskubideak, interes legitimoak eta betebeharrak uki ditzaketen administrazio jarduneko alderdiei eta ondasun eta zerbitzu publikoak erabiltzeari buruz informazioa eskatu eta lortzeko.

Foru Legearen arabera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, kasuan kasuko gaiaren gaineko ardura edo eskumena duenean, herritarrei eskatutako informazioa emango die, modu argi eta ulergarrian. Nafarroako Gobernuak, informazio eskubide hori garatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan informazio zerbitzuak eta herritarren artapenerako zerbitzuak arautuko dituen foru dekretua garatu du.


Dokumentazioa:
IntevenciónPresidenteSanzenTudela.doc

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa