(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Garapenerako Lankidetzak Ruandari buruzko argazki erakusketa bat antolatu du asteazkena, 2010.eko irailak 8

Irailaren 19ra arte izango dugu ikusgai Iruñeko Kondestablearen Jauregian, eta datozen hilabeteetan Nafarroako beste hamaika herritan


Ruandari buruzko erakusketako argazki bat. ( irudia handitu )

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak, Maria Isabel Garcia Malok, erakusketa bat inauguratu du gaur: "Ruanda, Nafarroako lankidetzaren jatorria". Erakusketaren asmoa da herritarrak informatzea eta sentsibilizatzea departamentuak planetako gizarte pobreenetako biztanleen bizi baldintzak hobetze aldera sustatzen dituen proiektuen eta proiektu horien emaitzen inguruan.

Erakusketa irailaren 19ra arte egongo da ikusgai Iruñeko Kondestablearen Jauregian, goizeko 9.00etatik gaueko 21.00etara.

Hilaren 18an, larunbatean, ordutegia hau izango da: 9.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 21.00etara. Eta igandean beste hau: 11.00etatik 14.00etara.

Erakusketa, gero, foru erkidegoko hamaika herritara eramango dute, 2011ko abuztura bitartean:

aurten Agoitz (irailaren 20tik 30era), Castejon (urriaren 15etik azaroaren 1era) eta Vianara (azaroaren 5etik 14ra); eta datorren urtean Tutera, Altsasu, Otsagabia, Elizondo, Lizarra, Azkoien, Viana eta Tafallara. Datorren urteko egunak web orri honetan argitaratuko dituzte: www.cooperacion.navarra.es .

Erakusketa gaur, hilak 8, inauguratu dute eta lankidetzaren arloko hainbat ordezkari bertaratu dira. Izan ere, gaur lankide boluntarioen eguna da estatuan, 2000. urtean 189 estatuburuk hitzartutako milurtekoko garapen helburuak aurrera eramaten lan egiten duten milaka lagunen ahalegina aintzatesteko eguna

.

Ruandari buruzko erakusketa Iruñean eta Nafarroako beste hamaika herritan izango dugu ikusgai. ( irudia handitu )

"Ruanda, Nafarroako lankidetzaren jatorria" erakusketa Global Servicios Culturales erakundeak koordinatu du. Enrique Pimoulier argazkilari nafarraren 45 argazki daude ikusgai, eta guztietan garapen proiektuen giza alderdia ageri da.

Argazkiak 50x70 neurrikoak dira. Horiez gain daude Nafarroak sustatutako lankidetzari buruzko lau panel orokor eta Ruandan egindako proiektuei buruzko informazio zehatza duten beste lau panel. Izan ere, Nafarroako Gobernuak herrialde afrikar horretan eraman zituen aurrera lehenbiziko proiektuak, 80. hamarkadan. Hala, 1992tik, Foru Gobernuak 2.200.000 euro baino gehiago bideratu ditu hara. Nembako ospitalean jarri zituzten, hain zuzen, lehen funtsak, eta ospitale hori Nafarroako lankidetzaren sinbolo bihurtu da.

Erakusketa gaztelaniaz eta euskaraz dago; gainera, 2.000 diptiko argitaratu dituzte bi hizkuntzatan.

Hori gutxi balitz, Ruandari buruzko jolas informatiko batzuk diseinatu dituzte, adin guztietako jendearentzat baina, batik bat, haur eta gazteentzat. Eskola umeentzat, gainera, bisitak antolatu dituzte, ikastetxeekin elkarlanean, haurrak lankidetzak daukan garrantziaz jabearazteko.

Azkenik, erakusketa Iruñean egongo den egunetan, Ruandako artisau lanak izango ditugu ikusgai, zehazki, Medicus Mundi irabazi asmorik gabeko erakundeko kideek utzitakoak

.

Nafarroako lankidetza

Nafarroa da biztanleko garapenerako laguntza ofizial gehien jartzen duen erkidegoa.

Nafarroako Gobernuaren Garapenerako Nazioarteko Lankidetza programari 1991n ekin zioten formalki eta 20 urtean 220 milioi euro baino gehiago jarri dituzte garapenerako lankidetzaren alorren baliatzeko. Proiektuak 91 herrialdetan eraman dituzte aurrea, batik bat Erdialdeko Amerikan, Hego Amerikan eta Afrikan.

Gaur goizeko inaugurazioan, Garcia Malo kontseilariak adierazi du lankide boluntarioen zeregina oso garrantzitsua dela eta azpimarratu du erakusketa behartsuei laguntzen aritzen den jendearentzako omenaldia dela.

"Nor bere bizitzaren subjektu aktiboa da; guztiok nahi dugu elkarlanean lan egin eta ingurukoei bizitza duina izan dezaten lagundu", esan du Gizarte Gaietako kontseilariak. Aurkezpen hitzaldian, kontseilariak esan du erakundeek badakitela "jendeak bere buruari galdetzen diola ahalegin ekonomiko horrek merezi duen, are gehiago krisi garaian egonda"; kontseilariaren iritziz, "merezi du".

Alde horretatik, gogoratu du osasun arloan aurrerapauso handiak eman dituztela: erdiberrien eta haurren heriotza tasak behera egin du eta GIBaren hedapena mugatu dute. Aurrerapen handiak egin dituzte, baita ere, hezkuntzan eta lan arloan.

Kontseilariak zehaztapen hau egin du: "badakigu, baita ere, bide luzea dugula egiteko; Ruandan, adibidez, arazo handiak daude gobernantza demokratikoaren eta adiskidetzearen alorrean".
Dokumentazioa:
Díptico de la exposición en castellano
Díptico de la exposición en euskera

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa