(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ingurumen Departamentuak 2011n amuarraina arrantzatzea baimenduko du asteazkena, 2010.eko irailak 8

Arrantzaleek internet bidez plaza erreserbatu beharko dute ibaira joan aurretik datorren kanpainako arrantza jasangarriaren proiektu berrian


Amuarrainaren arrantza 2011n

Sanzberro kontseilaria eta arrantzaleen elkarteetako ordezkariak. ( irudia handitu )

Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria Arrantza Batzordearekin bildu da gaur goizean Bertizen. Arrantza Batzordea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eta Nafarroako arrantzaleen elkarteek osatzen dute. Kontseilariak 2011ko kanpainan amuarrain arruntaren arrantza arautzeko proiektua aurkeztu die, iazko otsailean iragarritakoaren ildotik.

Izokin inguruan amuarrain arrunta modu jasangarrian arrantzatzeko sistema berriaren xedea espezie horrek azken urteetan izan duen beherakada kontrolatzea da, eta aldi berean arrantza baliabide moduan aprobetxatzea. Beraz, azken hiru kanpainetan ezarritako amuarrain debekualdiaren aurreko alternatiba moduan proposatu da. Horrek esan nahi du 2011n Nafarroako ibaietan amuarraina arrantzatu ahal izango dela berriro ere.

Proposamenean planteatutakoaren arabera, web orria gaituko da eta arrantzaleek ibaira joan aurretik plaza erreserbatu beharko dute. Modu horretan, sistemari esker ibai tarte bakoitzaren arrantza presioa aldatu ahal izango da amuarrain dentsitatearen arabera. Arrantza sistema berritzailea da, Espainian lehenengoz jarriko da abian eta erabiltzaileentzat doakoa izango da. Proiektua datorren azaroan aurkeztuko da behin betiko ohiko Arrantza Batzordean, eta datorren kanpainatik aurrera aplikatuko da.

Bileran, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak arrantzaleen elkarteen lankidetza eskatu du sistema horren arauak eta datorren kanpainan sistema abian jartzerakoan izango duten lankidetza ezartzeko.

 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa