(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2011ko aurrekontua 4.184,4 milioirekin egiteko irizpideak onetsi ditu asteazkena, 2010.eko irailak 8

Gastuaren muga 2010eko aurrekontuekin alderatuz %5,1 jaitsi da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, gaur goizean egindako aparteko saioan, Nafarroako 2011ko Aurrekontu Orokorrak egiteko irizpideak onetsi ditu. Onetsitako testuaren arabera, gastuaren muga 4.184,4 milioi eurokoa izango da, hau da, 2010eko aurrekontuetan baino %5,1 gutxiago.

Onetsitako aurrekontu-murrizketa, 224,8 milioikoa, herrialde osorako onetsitako zor publikoaren murrizketa kontuan hartuta egin ahal izan den txikiena da. Aurreikuspenen arabera, 2011n Nafarroak 241 milioi euroko zorpetzea izango du (BPGd-ren %1,3), 2010eko aurrekontuan baino 254,1 milioi gutxiago (495 milioi, %2,75). Bestalde, Estatuan aurreikusitako aurrekontu murrizketa %7,7 da.

Nafarroako Gobernuak 2011ko aurrekontua 4.184,4 milioirekin egiteko irizpideak onetsi ditu.

Nafarroako Gobernuak, gaur goizean egindako aparteko saioan, Nafarroako 2011ko Aurrekontu Orokorrak egiteko irizpideak onetsi ditu. Onetsitako testuaren arabera, gastuaren muga 4.184,4 milioi euro izango da, hau da, 2010eko aurrekontuetan baino %5,1 gutxiago.

Onetsitako aurrekontu-murrizketa, 224,8 milioikoa, herrialde osorako onetsitako zor publikoaren murrizketa kontuan hartuta egin ahal izan den txikiena da. Aurreikuspenen arabera, 2011n Nafarroak 241 milioi euroko zorpetzea izango du (BPGd-ren %1,3), 2010eko aurrekontuan baino 254,1 milioi gutxiago (495 milioi, %2,75). Bestalde, Estatuan aurreikusitako aurrekontu murrizketa %7,7 da.

Aurrekontuen irizpideak gaur goizean prentsaurrekoan azaldu ditu Álvaro Miranda Simavilla Bigarren presidenteordeak eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak. Gobernuak onetsitako testuaren arabera, Nafarroak 2011n berreskuratze ekonomikoa sendotu eta horri lotuta enplegua sortu nahi du. Aurrekontu-politika helburu horren ingurukoa izango da. Horretarako, aurrekontuetan zor publikoaren murrizketa eta jarduera ekonomikoa sustatzeko neurriak bateratuko dira.

Akordioa Gobernuko departamentu guztietara igorriko da, eta horiek kasuan kasuko gastuaren banaketa zehaztu beharko dute, Nafarroako 2011ko Aurrekontu Orokorren lege-aurreproiektua egin aurretik.

Zehatz esanda, departamentuen artean banatu beharreko gastua 1.699,7 milioi eurokoa izango da, 2010ean baino 77,5 milioi gutxiago. Zifra horrek %4,4ko murrizketa erakusten du, aurrekontu osoaren aldaketa baino txikiagoa. 1.699,7 milioiko zifra lortzen da aurrekontuaren zifra osotik finantza gastua (22,9 milioi euro), gastu fiskalak (363,3 milioi) eta gastu ez-eskuragarria (2.098,5 milioi) kendu ondoren, hau da, besteak beste, Estatuari egindako ekarpena, erakundeen finantzaketa, langileen gastua, zorraren interesak eta krisiaren aurkako neurriak.

Agertoki makroekonomikoa eta zergak


 

Nafarroako 2011ko Aurrekontu Orokorrak egiteko irizpideen oinarrian dagoen agertoki makroekonomikoaren arabera, Nafarroako ekonomia 2011n berreskuratu egingo da, Foru Komunitatean 2009ko hirugarren hiruhilekotik izandako ildo onari jarraituz, Espainia osoko BPGd-ren hazkunderik handiena izanda.

Modu horretan, aurreikuspenen arabera, Nafarroa %1,7 haziko da 2011n, eta enplegua sortzea ere aurreikusi du, urtean %0,7ko hazkundea batez beste. Bi magnitudeak Espainia osoko handienak dira.

Gobernuak, iaz ez bezala, diru bilketa berreskuratzea aurreikusi du. Ildo horretatik, Gobernuaren kalkuluen arabera, zergen bitartez diru sarrerek %5,2 egingo dute gora. Foru Ogasunari dagokion bilketaren datuei erreparatuz gero, doikuntza fiskalak kontuan hartu gabe, aldaketa %7,1 da.

Izan ere, PFEZ egonkortu da, aurreikuspenen arabera sozietateen gaineko zergak 2010. urtearekin alderatuta gutxiago egingo du behera, sarrerak BEZ bidez eta beste zerga batzuen bidez, hala nola Ondare Eskualdaketen gaineko zergaren bidez (bigarren eskuko etxebizitzen salerosketari lotuta), hobetuko dira.

Modu horretan, sarrera ez-finantzarioen bidez, hau da, zergak, tasak eta beste sarrera batzuk barnean hartuta, 3.512,9 milioi euro lortuko dira guztira, hau da, 2010eko aurrekontuetan baino %0,8 gehiago.

Aurrekontuaren finantzaketa finantza izaerako sarrerekin osatuko da, 308,2 milioi eurorekin, 2010ean aurreikusitakoa baino %40,5 gutxiago. Zor publikoaren jaulkipen txikiagoak (241 milioi, 2010eko 495 milioien aurrez aurre) azaltzen du beherakada hori.

Amaitzeko, aurrekontuan gastu fiskalak sartzen dira. Aurreikuspenen arabera, 2011n 363,3 milioi eurokoak izango dira, 2010ean baino %10,7 gutxiago, batez ere enpresek inbertsio txikiagoak egiten dituztelako. Enpresek tributu izaerako etekinen aurreikuspenak murriztu dituzte.

2011ko gastu publikoaren lehentasunak



Departamentuek aurrekontuak egiteko, Gobernuak 2011. urterako gastu publikoaren lehentasun batzuk ezarri ditu. Lehentasun horiek enplegua sortzea, I+G+b sustatzea, beka politika, inbertsio publikoa mantentzea eta Nafarroko toki entitateak babestea dira. Era berean, osasun, hezkuntza eta gizarte gaietako zerbitzuak mantentzeak eta oinarrizko errentak lehentasun osoa dute.

Horrez gain, 2011ko aurrekontuetan, aurrekontu-politiketara Nafarroaren garapen ekonomikoaren eredu berria bultzatzeko MODERNA Plana gehituko da.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Techo de gasto 2011.pdf

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa