(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NEBZEk enpresa teknologikoak sortzeko bigarren lehiaketa deitu du asteazkena, 2010.eko irailak 15

"Sortu OTEB" lehiaketak bi maila izango ditu, 5.000na euroko sariekin, eta hautagaitzak urriaren 22ra arte aurkez daitezke


Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuari atxikita dagoen NEBZE sozietate publikoak negozio ideien "Sortu OTEB 2010" lehiaketaren bigarren edizioan parte hartzeko deialdia egin du. Deialdian aurkeztu behar dira zientzian eta teknologian oinarrituta dauden eta oinarri teknologikoko enpresa berritzaile (OTEB) bihurtzeko aukera duten proiektuak.

Deialdira aurkez daitezke, urriaren 22ra arte, unibertsitate, zentro teknologiko, enpresa edo pertsona fisikoen enpresa proiektuak; proiektu horietan, betiere, produktuak eta zerbitzuak sortu edo aplikatzeko jakintza zientifiko eta teknologikoa baliatu behar da.

Ekimenek, gainera, eskualdeko enpresa sektorean berritzaileak izan behar dute eta ez dute enpresa gisa eratuta egon behar.

"Sortu OTEB 2010" lehiaketa Nafarroako 3. Plan Teknologikoko OTEB programaren barruan dago. Lehiaketaren helburua da foru erkidegoan oinarri teknologikoko enpresa berriak sortzeko balio duten berrikuntza zientifiko eta teknologikoak aurkitzea eta babestea.

Programan Nafarroa OTEB Sareak lagundu du; sare hori osatzen dute NEBZEk, Nafarroako Unibertsitateak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, L'Urederra Fundazioak eta Cemitec, CNTA, Citean, AIN, Cener eta IDAB erakundeek.

Lehiaketaren edizio berrian bi maila daude eta maila bakoitzean sari bana emango dute:

unibertsitate eta zentro teknologikoen proiektuentzat, komunitate zientifiko eta teknologikoaren OTEB 10 proiektu onenaren saria (5.000 euro); eta enpresa eta partikularrentzat, ekimen pribatuen OTEB 10 proiektu onenaren saria (beste 5.000 euro).

Bi kasuetan, sarien zenbatekoa erabiliko da enpresa garatzeko eta abian jartzeko.

Lehiaketara aurkeztutako proiektu guztiak balioetsi egingo dituzte, jakiteko OTEB programan parte har dezaketen ala ez; programa horretan proiektuak garatzeko eta enpresa bihurtzeko laguntzak daude.

Programako zerbitzu zorroan honako hauek daude, besteak beste: aholkularitza teknologikoa, patentagarritasun azterlanak, bideragarritasun planak, sustatzaileen prestakuntza, merkatu azterketak eta produktuen testak.

"Sortu OTEB 2010" lehiaketan parte hartzeko negozio ideiari buruzko txosten bat aurkeztu behar da, oinarrietan zehaztutako jarraibideen arabera.

Lehiaketak bi fase dauzka.

Lehenbizikoan, NEBZEk hautagaitzak balioetsiko ditu eta aldeko txostena jasotzen dutenak bigarren fasera pasako dira. Bigarren fase horretan, OTEB Batzordeko kideek osatutako epaimahaiak finalerdira iritsi diren proiektuetatik bi aukeratuko ditu, kontuan hartuta OTEB izateko daukaten ahalmena eta Nafarroako enpresa sektorean berritzaile izateko dauzkaten berezitasunak. Epaimahaia osatuko dute Nafarroako Gobernuko eta Anain, Sodena eta NEBZE erakundeetako ordezkariek.

"Sortu OTEB" lehiaketa iaz egin zuten lehendabizi. Guztira 17 proiektu jaso zituzten; horietatik 11 pasa ziren finalerdira eta azkenean "Digipea" eta "Nanoencapsulacion de aditivos" proiektuak saritu zituzten.

"Digipea" proiektuak ekimen pribatuen OTEB proiektu onenaren saria jaso zuen.

Internet mugikorraren arloan berritzailea da: WI-FI, WI-MAX, 3G, HSDPA eta "smart-phones" direlako ukipen pantailadun telefonoen belaunaldi berria. "Digipea" antolatzaile pertsonal bat da; balio du antolatzeko eta denbora errealean esperientziak trukatzeko, "smart-phones" direlakoen bitartez.

"Nanoencapsulacion de aditivos" proiektuak komunitate zientifiko eta teknologikoaren OTEB proiektu onenaren saria jaso zuen; ekimenaren aitzindariak ziren Nafarroako Unibertsitatea eta Elikagaien Teknologia eta Segurtasuneko Zentro Nazionala (gaztelaniazko siglak: CNTA).

Ekimen horren helburua da proteina eta lehengai naturalak erabiliz nanopartikulak eta mikropartikulak diseinatzea, elikagaien industriarako edota kosmetikarako gehigarriak eta probiotikoak kapsuletan sartzeko.

Lehiaketaren oinarriak eta parte hartzeko informazio guztia NEBZEren web orrietan daude:

www.cein.es eta www.eibt.es . Informazio gehiago behar izanez gero, NEBZErekin harremanetan jarri besterik ez duzue, telefono zenbakia eta posta elektronikoko helbidea hauek dira: 848 42 60 00 eta eibt@cein.es .
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa