(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Merkataritza Ganberak Nafarroako enpresei laguntzeko zerbitzua sortu dute, nazioarteko lizitazioak eskuratu ahal izan ditzaten asteazkena, 2010.eko irailak 15

Zerbitzuak konpainiei negozio-aukerak eskuratzeko estrategia pertsonalizatuak emango dizkie


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberak nazioarteko eskaintzen merkatuetan interesa duten Nafarroako enpresentzat nazioarteko lizitazioetan laguntzeko zerbitzua diseinatu dute. Hala azaldu dute gaur prentsaurrekoan Álvaro Miranda Simavilla Bigarren presidenteordeak eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak; Javier Taberna Merkataritza Ganberako zuzendari kudeatzaileak, eta Jaime Reneses ACE International Consultants proiektuaren zuzendariak.

Laguntza-programaren enpresa-arduradunekin izandako bilera.

Nazioarteko lizitazioak eskuratzeko laguntza programan parte hartzen duten enpresa-arduradunekin izandako bileraren irudia. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberak nazioarteko eskaintzen merkatuetan interesa duten Nafarroako enpresentzat nazioarteko lizitazioetan laguntzeko zerbitzua diseinatu dute.

Hala azaldu dute gaur prentsaurrekoan Álvaro Miranda Simavilla Bigarren presidenteordeak eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak; Javier Taberna Merkataritza Ganberako zuzendari kudeatzaileak, eta Jaime Reneses ACE International Consultants proiektuaren zuzendariak.

Zehatz esanda, une honetan programa hau hamalau enpresak abiatuko dute. Programaren egutegia eta estrategiak gaur goizean azaldu dituzte enpresa-arduradunekin izandako bileran. Hauek dira hamalau enpresak: Alonso Hernández & Arquitectos Asociados S.L., AZYSA, Construcciones ACR S.A.U., OBENASA (Obras Especiales de Navarra S.A.), BIKO2 2006 S.L., CENER (Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala), CNTA (Elikagaien Teknologiaren eta Segurtasunaren Zentro Nazionala), DURSO (Hiri Garapen Jasangarria), Iniciativas Innovadoras S.A.L., Kaizen Comapañía de Gestión S.L., TRACASA (Trabajos Catastrales S.A.), Alfaro y Berango S.L., TYM Asociados, eta Hidrostank S.L.

Proiektu hau Nafarroako Nazioarteko Planean ezarritako 60 jardunetako bat da. Horren bidez, negozio-aukera berriak irekiko dira tradizioz Nafarroako enpresek aprobetxatzen ez duten esparru batean. "Hain zuzen ere, Miranda kontseilariak adierazi duenez, merkatu mamitsua da eta urtero 25 eta 45 milioi euro bitartean mugitzen ditu Europar Batasunak eta beste erakunde aldeaniztun batzuek sustatutako kontratuen lizitazioetan". Bestalde, Mirandak gehitu duenez, "Nafarroako enpresen esportazio potentziala eta merkatu horietan duten agerpen urria ez datoz bat". Nafarroako Merkataritza Ganberaren azterlan baten arabera, 2001 eta 2009 bitartean, Nafarroako hiru enpresek bakarrik lortu dute kontraturen bat nazioarteko merkatuan.

Xedea nazioartean zabaltzeko potentziala duten Nafarroako enpresei merkatu horietan sartzeko oztopo nagusiak gainditzen laguntzea da: eskaintzak bermeekin aurkezteko estrategia eraginkorrak diseinatu eta abian jartzeko esperientziarik ez izatea eta epe ertainean emaitzak lortzeko giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak inbertitzeko beharra. Zerbitzu berriaren bidez Nafarroako enpresak merkatu aldeaniztunean kontratatzea sustatu eta enpresekin xede horretarako estrategia pertsonalizatuak diseinatu eta gauzatuko dira.

Horrez gain, programak helburu zehatzak ditu. Zerbitzuen enpresen kasuan, urtebetean zerrenda laburren kopuru albait handiena lortu nahi da; hornikuntza enpresei laguntzeko, urtebetean hornikuntza eskaintzen kopuru albait handiena sortu eta erakunde aldeaniztunek balidatutako erregistroak lortu nahi dira; obra eta azpiegitura enpresekin lankidetzan aritzeko, balizko bazkideak identifikatu eta nazioarteko obra lehiaketetan arrakasta bermeekin eskaintza albait gehien aurkez ditzaketen partzuergoak sortuko dira.

Gainera, parte hartzen duten enpresei prestakuntza eskainiko zaie, merkatu aldeaniztunean aukerak identifikatu eta hautatzeko eta haien kabuz eskaintzak bermeekin aurkezteko.

Enpresa parte-hartzaileei proiektuak gauzatzen ere lagundu ahal zaie, baita parte-hartzen duten erakunde aldeaniztunetatik eta proiektu bakoitzaren amaierako onuradunengandik balorazio positiboak lortzen ere.

Programaren ezaugarriak

Programa aholkularitza zerbitzu moduan (aurrez aurrekoa eta urrutikoa) diseinatu da, eta Merkataritza Ganberako teknikarien talde batek zuzenduko du. Merkatu aldeaniztunean espezializatuta dagoen laguntza teknikorako kanpoko enpresa batek koordinatuko du programa, ACE Consultants izenekoak hain zuzen.

Aurreratu denez, enpresari urtebetez laguntzen zaio, enpresaren potentziala aztertzen hasten direnetik aukerak bilatzeko eta nazioarteko lehiaketetan eskaintzak aurkezteko estrategia diseinatu eta gauzatzen den arte.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Proyecto licitaciones internacionales.ppt

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa