Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Azken proba Gayarre Antzokian egingo dute, ostiralean, hilak 17, iluntzeko 20.00etan. Kantaldi lirikoa eta sari banaketa larunbatean egingo dituzte, hilak 18, ordu berean
Bederatzi lehiakide heldu dira finalera Julian Gayarre 13. Nazioarteko Kantu Lehiaketan
Bederatzi lehiakide pasa dira finalera Julian Gayarre 13. Kantu lehiaketan; finala ostiralean izango da, hilak 17, iluntzeko 20.00etan, Iruñeko Gayarre Antzokian.
Hauek dira finalistak:Lehiaketan hainbat musika erakundek parte hartzen dute eta haiek aukeratutako lehiakideei ekitaldi hauetan parte hartzeko aukera ematen diete:
• Flandesko Operaren (Anberes, Belgika) lan batean.
• Brasoveko Operaren (Brasov, Errumania) lan batean.
• Centre Lyrique Clermont-Auvergne zentroaren (Clermont-Ferrand, Frantzia) lan batean.
•
Espainiako Irrati Telebistako Orkestraren (Madril, Espainia) 2011ko eta 2012ko kantaldi lirikoetan.• Lyrichorégra 20 Antzokiak (Montreal, Kanada) antolatutako 2010eko entzunaldian.
• Bakarlari papera Operaren Lagunen Gayarre Elkarteak (Iruña, Espainia) antolatutako opera (antzeztua edo orkestra erakoa) edo kontzertu batean.
Epaimahaia nazioarteko kide hauek osatuko dute: Teresa Berganza (burua), Christoph Dammann doktorea, Elena Obraztsova, Paloma Perez-Íñigo, Cheryl Studer, Pierre Thirion-Vallet eta Sergio Segalini.