(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako gizarte-arretan etika batzordea sortu da astelehena, 2010.eko irailak 20

Nafarroako gizarte-zerbitzuek gauzatzen dituzten praktikatan dimentsio etikoa bermatuko du eta artatutako pertsonen eskubideak urratu ez daitezen zainduko du


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Nafarroako gizarte-arretan etika batzordea arautuko duen dekretua onartu du; organo aholku-emailea, diziplinartekoa eta independentea, laguntza eskaintzerakoan gizarte-zerbitzuak jasotzen dituen pertsonaren eskubideak urratu ez daitezen eta haren izaera, duintasuna eta intimitatea inolako diskriminaziorik gabe errespetatuak izan daitezen arduratuko dena.

Gizarte-zerbitzuei etika aplikatzeak horiek eskaintzeko prozeduratan eta programetan arreta egokia eskaintzea eta baliabideen eta prestazioen bidezko banaketa egitea du xede eta ez laguntza jasotzeko eskubidera soilik mugatuz, baizik eta, horiek erabiltzen dituzten pertsonen autonomia erdiestera eta horiek zerbitzu horien partaidetzan eta kudeaketan eragile aktibo bihurtzera bideratuz.

Nafarroako Gobernuak Nafarroako gizarte-arretan etika batzordea arautuko duen dekretua onartu du; organo aholku-emailea, diziplinartekoa eta independentea, laguntza eskaintzerakoan gizarte-zerbitzuak jasotzen dituen pertsonaren eskubideak urratu ez daitezen eta haren izaera, duintasuna eta intimitatea inolako diskriminaziorik gabe errespetatuak izan daitezen arduratuko dena. Horretaz gain, gainera, gizarte-praktikaren alderdi etikoak identifikatzeko, aztertzeko eta ebaluatzeko funtzioa ere izango du. Dekretuak, halaber, etika batzorde sektorialak eta zentrokoak, esparru murriztuago horietan antzeko funtzioak betetzen dituztenak, ere arautzen ditu.

Gizarte-zerbitzuei etika aplikatzeak horiek eskaintzeko prozeduratan eta programetan arreta egokia eskaintzea eta baliabideen eta prestazioen bidezko banaketa egitea du xede eta ez laguntza jasotzeko eskubidera soilik mugatuz, baizik eta, horiek erabiltzen dituzten pertsonen autonomia erdiestera eta horiek zerbitzu horien partaidetzan eta kudeaketan eragile aktibo bihurtzera bideratuz.

Ideia horren abiapuntua osasun-alorreko etika batzordeen esperientzia da, giza eskubideak babesterakoan eta erabakiak hartzerakoan printzipio eta balio moralak barnebiltzeak duen balioa agerian utzi zuena. Horrela, esperientzia hori gizarte-zerbitzuen sistemara eraman nahi da, etika batzordeak eginkizun horretan parte hartuko duten pertsona guztiei (profesionalak, erabiltzaileak, familiak edo legezko ordezkariak, erakundeak, entitateak eta beste zenbait gizarte-eragile) eremu horretan erabakiak hartzeko beharrezko aholkularitza etikoa emango dioten bitarteko bihurtuz.

Dekretuak etika-batzordearen osaera eta funtzioak ere ezartzen ditu; horren jarduera-eremua Nafarroako gizarte-zerbitzu guztiak izango dira eta, baita, etika-batzorde sektorialak ere, zeintzuen eremua gizarte-zerbitzuetako eremu batera edo jarduera-eremu jakin batera mugatuko den.

Testuaren arabera, batzordeari jardutea gizarte-zerbitzuen erabiltzaileek, haien familiek edo legezko ordezkariek, gizarte-zerbitzuetako profesionalek eta zentroen, zerbitzuen eta erakundeen zuzendaritzaren eta kudeaketaren erantzuleek eska diezaiokete. Baina jada planteatu eta ebatzi diren gaietan ezingo zaio batzordeari berriro jarduteko eskatu.

Etika-Batzordea zazpi lagunek osatuko dute eta batzordekideek ezingo dute Nafarroako Gobernuko edo hari menpekoturik dauden erakundeetako edo enpresetako izendapen askeko zuzendaritza-karguak izan. Hiru urterako izendatuko dira eta denboraldi berdinerako berritu daitezke, baina inolaz ere ezingo dute karguan 9 urte baino gehiago egon.

Sailaren menpe dago organikoki, nahiz eta bere jarduera guztietan erabateko autonomia edukiko duen. Urtean, gutxienez, lau aldiz bildu beharko dute deialdi arruntean eta bere erabakiak aho batez hartu beharko ditu eta, hori ezinezkoa balitz, inoiz ez bi hirurena baino txikiagoa den gehiengoz. Batzordekideek konfidentzialtasun-printzipioa errespetatuko dute jasotako dokumentazioari dagokionez eta, halaber, beren deliberazioetan sekretua gorde beharko dute. Bukatzeko, zuzenean nahiz zeharka ezingo dute inolako ordainsaririk jaso.

Etika-batzorde sektorialak eta zentrokoak borondatezko izaerarekin eratuko dira esku-hartuko duten zentro bakoitzeko edo zentroetako organo eskumendunen erabakiz. 5 lagunez osatuko dira, Gizarte Gaietako Sailaren aurrean kreditatu beharko dutenak eta horiek ere ezingo dute zuzenean nahiz zeharka inolako ordainsaririk jaso.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa