(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kutz kontseilariak Oroimen Unitatea bisitatu du San Francisco Javier Psikogeriatria Zentroan astelehena, 2010.eko irailak 20

Zerbitzu hori pazienteen sintomak eta bizi-kalitatea hobetzera bideratuta dago dementziaren fase goiztiarretan, eta 2003tik eskainitako artapenak hamarrekin biderkatu ditu


Kutz kontseilariak Psikogeriatria Zentroa bisitatu du

Kutz kontseilaria Oroimen Unitateko taldearekin eta Buru Osasuneko goi-kargudunekin. ( irudia handitu )

María Kutz Peironcely Osasun kontseilariak San Francisco Javier Psikogeriatria Zentroan Narriadura Kognitiboaren Unitatea edo Oroimen Unitatea bisitatu du gaur goizean. Zerbitzu hori narriadura kognitiboa (oroimen, hizkuntza, orientazio eta kontzientzia galerak) duten pazienteen sintomatologia eta bizi-kalitatea hobetzera bideratuta dago, gaixotasunaren hasierako faseetan. Alzheimerraren Munduko Eguna bihar, irailak 21, asteartea, ospatzen delako egin du bisita kontseilariak.

Oroimen Unitatearen eginkizunak nabaritasun zientifiko bat du oinarri, hots, tratamendu ez farmakologikoak, hala nola psikoestimulazioa, eraginkorrak direla narriadura kognitiboa kontzientzia narriaduraren hasierako faseetan moteltzeko.

San Francisco Javier Psikogeriatria Zentroa Osasunbidearen erreferentziako zentroa da narriadura kognitiboa eta dementzia duten pazienteak artatzeko, eta Oroimen Unitate honez gain, eguneoko zentro bat du eguneko artapen jarraiturako (9:00etatik 17:00etara). 30 plaza ditu gaitzaren fase aurreratuagoa duten pazienteentzat.

Unitatean pazienteak ebaluatzen dira eta gaitasun kognitiboak suspertzeko tratamendua aplikatzen da, eguneroko bizimodurako beharrezko trebetasunak mantendu eta hobetzera bideratutako terapien bidez, gaitz horrek gaixoarengan eta familian eta gizarte hurbilean duen inpaktua murrizte aldera.

Oroimen Unitate horrek 2003tik funtzionatzen du eta emandako artapenak hamarrekin biderkatu ditu. Lehenengo urtean 34 paziente izan zituen, 41 ebaluazio egin zituen eta 27 pazienteri terapia eskaini zien. 2009an, 331 paziente izan zituen, 510 ebaluazio egin zituen eta 221 pazienteri terapia eskaini zien. Oroimen Unitatean gaur egun 104 pazienteri tratamendua eskaini ahal zaie. Terapia saioak astelehenetik ostiralera egiten dira, 8.00etatik 15.00etara, eta erabiltzaile bakoitzak astean bi tratamendu-saio jasotzen ditu, ordubete eta hamabost minutuz, zortzi pertsonako taldeetan. Zentroan, tratamenduaren gehieneko iraupena zortzi hilabetekoa da, eta amaitzen denean, norbere etxean jarraitzen da, profesionalek gainbegiratuta, tarte berean.

Unitateak autolaguntzako eskuliburua argitaratzen du eta programa osagarria egiten du familiekin, gaixotasunaren izaerari eta zainketei buruzko informazioa emateko eta psikoestimulazioko trebetasunak eta pazientearen jarreratik eratorri daitezkeen egoera istilutsuak konpontzen ikasteko.

Unitate honetan bi psikologo kliniko, erizain bat, bi terapeuta okupazional, erizaintzako laguntzailea eta administraria daude.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa