(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Landa Garapenak pestizida kimikoak gutxiago erabiltzeko programa bultzatuko du osteguna, 2010.eko irailak 23

Helburua da landareen izurriak biologikoki kontrolatzeko teknikak garatzea, eta, horretarako, 23 jarduera egingo dira labore eta landare mota ezberdinetan.


Landa Garapen eta Ingurumen Sailak jarduera-programa bultzatuko du landareen izurrien aurka borrokatzerakoan teknika biologikoak erabiltzea sustatze aldera, era horretan fitosanitario kimikoak gutxiago erabiltzearren, produktu horien erabilera iraunkorrari buruzko 128/2009 europar zuzentarauaren arabera.

Horretarako, Sailari atxikitako Instituto Técnico y de Gestión Agrícola S.A. enpresa publikoak 23 jarduera burutuko ditu labore eta landare ezberdinetan, eta 2010ean 200.000 euroko kostua izango du.

ITGAren programan entsegu- eta kontrol-lanak egingo dira: hala nola, izurrien aurka intsektuak eta fauna laguntzailea errazteko teknikak, landare estaliak eta hesi aproposak erabilita; fitosanitarioen erabilera kontrolatua; plastiko fotoselektiboak erabiltzea berotegietan; eta izurriak sortzearen aurkako jarduerak, parasitoen arrautzetan entseguak eginez eta feromonen bidezko sexu-nahasketekin.

Hauek dira jorratuko diren landare-izurriak eta –afekzioak: tuta absoluta edo tomatearen sitsa, psila edo udareondoaren zorria, repilo (olibondoaren mikosia), cerambícidos (kakalardoak) eta barraskiloak arantzabeltz eta elorri beltzean, verticilium dahliae (onddo-mota) piper eta olibondoan eta brontzeztatzearen birusa tomatean.

Jarduera horiekin batera, hitzaldi espezifikoak eskainiko zaizkie nekazariei. ITGAk Nafarroako nekazaritza-sektorearen eskura jarriko ditu entseguetan lortutako ondorioak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa