(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 800.000 eurotik gora jarriko ditu Baztango Almandoz herriko zeharbidea berritzeko astelehena, 2010.eko irailak 27

Errepide honetako sarea berrituko da bide-batez


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Almandoz herriko zeharbidea berritzeko Baztan Bailarako Udalarekin lankidetza hitzarmena sinatzea onartu du gaurko bileran. Aurrekontua 916.765 eurokoa da, eta horietatik 822.502 euro jarriko ditu Foru Gobernuak.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak akordio bat onartu du zeinaren bitartez Herri Lanen zuzendari nagusiari baimena ematen zaion Kaskante-Fitero errepidea, Iruñea-Madril eta Fitero arteko errepide zatia zabaltzeko eta hobetzeko proiektuaren idazketa kontratatzeko, 100.000 euroko gehieneko aurrekontuarekin.

Baztan

Baztan bailararen ikuspegi orokorra.

Nafarroako Gobernuak Almandoz herriko zeharbidea berritzeko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren eta Baztan Bailarako Udalaren arteko lankidetza hitzarmena sinatzea onartu du gaurko bileran. Hitzarmena aste honetan bertan sinatzea aurreikusi da.

Behar da esan obraren aurrekontua 916.765 eurokoa dela, eta horietatik 822.502 euro Foru Gobernuak jarriko dituela, era honetan banatuta: 463.497 euro Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Sailak jarriko ditu, gaur onartu eta datozen egunetan sinatuko den hitzarmenaren arabera; eta gainerako 359.005 euroak Toki Administrazioko sailak jarriko ditu 2009-2012ko Toki Azpiegituren Planaren bitartez (sareen berritze lanak).


Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa