(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroaren Astea izan da Espainiako pabilioian egindako eskualde-hitzordu guztien artean bisitari gehien hartu dituena Shangaiko Erakusketaren barruan astelehena, 2010.eko irailak 27

Foru Gobernuak balantze "guztiz ona" egin du, antolatutako jardueretara 15.640 ikusle hurbildu baitira


Transcripción textual del video

Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak eta Gobernuaren eledunak esan duenez, "arrakasta handia izan da, gaur egungo krisi ekonomikoa kontuan hartuta, Foru Komunitatea jakitun baitzegoen luxurik gabe, egoerarekin bat etorriz, agertu behar zuela".   

Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuak antolatutako jardueretara joan diren 15.640 ikusleetatik 10.360 Aznárez neba-arrebek Espainiako pabilioiko plazan eskainitako musika-emanaldietara hurbildu dira, eta 5.280, "El encierro" eta "Navarra, pasión por el rojo" ikus-entzunezkoen proiekzioetara, pabilioiko auditorioan. Proiekzio guztietan, aretoa bete egin da.

Espainiako pabilioiak emandako datuen arabera, Nafarroaren Astea izan da esparru horretan orain arte egindako eskualde-hitzordu guztien artean bisitari gehien hartu dituena, Shangaiko Erakusketaren barruan.

Nafarroaren Astea izan da Espainiako pabilioian egindako eskualde-hitzordu guztien artean bisitari gehien hartu dituena Shangaiko Erakusketaren barruan.

Shangaiko Erakusketaren barruan, Nafarroaren Astea izan da Espainiako pabilioian egindako eskualde-hitzordu guztien artean bisitari gehien hartu dituena, 15.640 ikusle izan baititu. Hori dela eta, Nafarroako Gobernuak erakusketa unibertsalean Nafarroak izandako agerpenaren balantze "guztiz ona" egin du. Hain zuzen ere, Nafarroaren Astea irailaren 20tik 26ra ospatu da Espainiako pabilioiko jardueren barruan.

Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak eta Gobernuaren eledunak esan duenez, "arrakasta handia izan da, gaur egungo krisi ekonomikoa kontuan hartuta, Foru Komunitatea jakitun baitzegoen luxurik gabe, egoerarekin bat etorriz, agertu behar zuela".

Era berean, kontseilari-eleduna pozik agertu da "Nafarroa agertoki garrantzitsu eta jendetsuan ezagutarazi dugulako, Asiaren bihotzean; hori dela eta, aurkezpen honek Foru Komunitateko turismorako eta ekonomiarako eragin positiboak izatea espero dugu".

Auditorioa beteta

 

Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuak antolatutako jardueretara joan diren 15.640 ikusleetatik 10.360 Aznárez neba-arrebek Espainiako pabilioiko plazan eskainitako musika-emanaldietara hurbildu dira, eta 5.280, "El encierro" eta "Navarra, pasión por el rojo" ikus-entzunezkoen proiekzioetara, pabilioiko auditorioan. Proiekzio guztietan, aretoa bete egin da.

Horrez gain, Nafarroaren Astearekin bat eginez, Nafarroako gastronomia sustatu da Gran Meliá Shangai hoteleko Acqua Jatetxean. Asteartean sukaldaritza-erakustaldia egin zuten Miguel Jiménez Pedro Larumberen (Lerin, 1953) ABC Serrano jatetxeko sukaldariak eta Lea Linster Luxenburgoko sukaldariak.

Nafarroaren Egun Instituzionala asteazkenean, irailak 22, ospatu zen, José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilaria bertan zela. Kontseilaria Asiako herrialdean egon da Foru Komunitaterako intereseko enpresa-proiektuak bisitatzeko.

Amaitzeko, azpimarratzekoa da pabilioiko bisitarien esku jarri ziren 53.000 foiletoak, Foru Komunitateari, bertako jaiei, ohiturei, paisaiei eta eskaintza teknologikoari buruzkoak, agortu direla (50.000 txineraz, 2.000 gaztelaniaz eta 1.000 ingelesez argitaratu ziren), baita emandako 5.000 zapi gorriak ere.

Dokumentazioa:
Vídeo promocional de Navarra en la Expo de Shanghai
Imágenes de Navarra en la Expo de Shanghai

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa