(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ingurumen Departamentuak Hondakinak Gestionatzeko Planeko aurreikuspenen berri emango die nekazaritza sektoreko agenteei asteazkena, 2010.eko irailak 29

Nekazaritza laboreak babesteko erabiltzen dituzten plastikoen tratamendua aztertuko dute sektoreko agenteekin, Iruñean egingo duten bileran


Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak bilera egingo du ostegun honetan, hilak 30, nekazaritzako eta hondakinen tratamenduaren industriako agenteekin. Asmoa da agenteei azaltzea Nafarroan Hondakinak Gestionatzeko Plan Integralean (NHGPI) zer dagoen aurreikusia nekazaritza laboreak babesteko erabiltzen diren plastikoen hondakinak gestionatzeko.

Bilera Iruñeko Printzearen Gotorlekua egoitzan egingo dute, arratsaldeko 17.00etan. Ingurumen Departamentuak antolatu duen bigarren bilera sektoriala da, eta NHGPI ezagutzera emateko eta inplikatutako sektoreen ekarpenak jasotzeko topaketa zikloko azkena.

Bileran hizlariak izango dira Pedro Zuazo, Nafarroako Gobernuko Ingurumenaren Kalitate Zerbitzuko zuzendaria, eta Raúl Salanueva, Hondakinen Ataleko burua.

Egindako kalkuluen arabera, 2008an 1.526 tona plastiko sortu zituzten nekazaritza sektorean, horietatik %80 babestutako laboreetan.

Hondakinen %56 lurra babesteko erabiltzen diren film bigungarri edo plastikoak dira; plastiko horiek zainzuri, tomate eta piper sailetan erabiltzen dira batik bat (plastiko guztiaren %86). Bigungarri filmen hondakinen %75 sortzen dira Lizarrerrin, Erriberagoitian eta Erriberabeitian. Belar bolak egiteko plastikoak Mendian erabiltzen dituzte, maldan dauden zelai eta larreetan: Baztan, Malerreka, Leitzaran, Bortziriak eta Larraun.

Nafarroan, gaur egun, hondakin horien %31 bakarrik biltzen da; gainerakoarekin zer egiten den ez dakigu.

Mankomunitateek eta nekazaritza kooperatibek abian jarritako ekimenek ez dute foru erkidego osoa hartzen. Jasotako plastikoaren %84 birziklatzen da. NHGPIren helburuak dira, batetik, hondakin horiek nola ekoizten diren hobeto jakitea, ikuspegi orokor bat eduki arte; bestetik, hondakinen portzentajea gutxitzea; eta bestetik, gehiago biltzea eta tratatzea, material horiek erabiltzen dituztenekin elkarlanean.

NHGPIn administrazioek eta agente ekonomikoek hondakinak gestionatzeko oinarritzat hartu behar dituzten irizpideak zehaztu dituzte, Hondakinen Esparru Zuzentarauaren (2008/98/CE) eta 2008-2015 aldirako Hondakinen Plan Nazional Integralaren arabera.

Nafarroako Planak aurrekoa ordezkatuko du (1999koa da) eta 2017. urtera arte iraungo du.

Urrian plana osatzeko beste fase bat eramango dute aurrera eta gero Nafarroako Gobernuak onartuko du behin betiko. Fase horretan alderdi zehatzen gaineko erabakiak hartuko dituzte:

prebenitzea eta berriz erabiltzea, hondakin biologikoak birziklatzea, birziklatzen ez diren hondakinak tratatzeko aukerak, erraustea eta planeko aukeren balioespen ekonomikoa, besteak beste .
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa