(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako hiru ikastetxe Osasunerako Eskolen Europako Sarean sartu dira asteazkena, 2010.eko irailak 29

Iruñeko "Azpilagaña" HLHZ, Tuterako "Monte San Julián" HLHZ eta Iberoko (Oltza zendea) "Isterria" HBZ dira


Nafarroako hiru ikastetxe Osasunerako Eskolen Europako Sarean (SHE Sarea) sartu dira 2010-2011 ikasturtean. Iruñeko eta Tuterako "Azpilagaña" eta "Monte San Julián" haur eta lehen hezkuntzako ikastetxe publikoak eta Iberoko (Oltza zendea) "Isterria" heziketa bereziko zentroa dira.

Modu horretan, Foru Komunitateko 19 ikastetxe daude ikasturte honetan SHE Sarean. Proiektu hori elkarrekin sustatzen dute Europar Batasuneko Batzordeak, Europako Kontseiluak eta Osasunaren Mundu Erakundeko (OME) Europako Eskualde Bulegoak, hezkuntza esparruan osasuna sustatzea xede izanda.

Nafarroan, sarea urteroko deialdien bidez eratu da 2002tik. Hala ere, gogoan izan behar da Osasun eta Hezkuntza Departamentuak 1994tik arlo horretan lankidetzan ari zirela. Urte horretan, osasunerako hezkuntza garatzeko eta eskola esparruan osasuna sustatzeko lankidetza hitzarmena sinatu zen.

Hona hemen Nafarroan sare hori osatzen duten zentroak: haur eta lehen hezkuntzako ikastetxe publikoen artean (HLHZ), Andosillako "Virgen de la Cerca", Lodosako "Ángel Martínez Baigorri", Iruñeko "Azpilagaña" eta "Iturrama", Pitillasgo ikastetxe publikoa eta Tuterako "Monte San Julián"; bigarren hezkuntzako institutuen artean (BHI), Berako "Toki Ona", Martzillako "Marqués de Villena", Iruñeko "Eunate", "Cuatro Vientos" eta "Navarro Villoslada", Azkoiengo "Ribera del Arga", San Adriángo "Ega" eta Mendabiako "Joaquín Romera" derrigorrezko bigarren hezkuntzako institutua; Iruñeko "María Inmaculada" lanbide heziketako zentroa; Sarrigurengo (Eguesibar) "Santa María la Real" hezkuntza zentroa; eta heziketa bereziko zentroen artean, Iberoko "Isterria" (Oltza zendea) eta Iruñeko "El Molino" eta "Muñoz Garde".

Sarea osatzen duten zentroek eskola osasuntsuaren proiektua garatzeko konpromisoa hartzen dute, gutxienez hiru urtez. Proiektu horrek, besteak beste, bizi-estilo osasuntsuei eta pertsonaren oreka fisiko, psikologiko eta sozialari mesede egiten dieten ohiturak, jarrerak eta balioak sustatzen ditu.

Era berean, ikastetxeek Zentroko Osasun Batzordea eratu behar dute, eta horretan irakasleak, ikasleak, familiak eta zentroan irakasle ez direnak ordezkatuta egon behar dira, baita osasun-zentroko eta toki erakundeetako ordezkariak ere.

Bestalde, sarea osatzen duten ikastetxeek eta institutuek aholkularitza, baliabideak eta material didaktikoak, osasunerako hezkuntzari lotutako gaietan prestakuntza berezia eta laguntza ekonomikoak jasotzen dituzte. Horrez gain, parte hartzen duten eskolen artean jarraipena eta esperientzien trukea egiteko urteroko topaketak deitzen dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa