(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lanbide tailer egokituetarako 250.000 euro inguru jarri dituzte astelehena, 2010.eko urriak 4

Diru-laguntza hori irabazi asmorik gabeko lau erakundek jasoko dute


Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak erabaki du Familia, Haurtzaro eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiari 249.598 euro banatzeko baimena ematea. Diru-laguntza hori irabazi asmorik gabeko lau erakundek jasoko dute, aurtengo urtarrila eta abuztua bitartean egin dituzten lanbide tailer egokituetarako.

Diruz lagundutako programa horiek dira 16 urtetik gorako gazteentzat eta hezkuntza sistema titulaziorik gabe utzi zuten helduentzat.

Helburua da ikasleek kualifikazio profesionalen katalogo nazionalaren araberako gaitasun profesionalak garatzea, gizartean eta lan munduan arrakasta izan dezaten, eta baita beste ikasketa batzuk egiteko jakintzak jasotzea.

Hona hemen programen parte bat ordaintzeko laguntzak jasoko dituzte erakundeak:

Tuterako El Castillo fundazioa (51.195 euro), sukaldeko laguntzaile, iturgin laguntzaile, arotz laguntzaile eta altzari instalatzaile izateko tailerretarako; Berriozarko Lantxotegi elkartea (26.481 euro), eraikinen oinarrizko mantentze-lanen laguntzaile izateko ikastaro baterako; Ilundaingo Haritz Berri baserri eskola (91.803 euro) lorezain laguntzaile, arotz laguntzaile, igeltsero laguntzaile eta oinarrizko mantentze-lanetako laguntzaile izateko ikastaroetarako; Iruñeko Etxabakoitz eskola tailerra (80.117 euro), etxebizitzetarako argindar instalazioko laguntzaile, arotz laguntzaile eta ile-apaintzaile laguntzaile izateko programetarako.

 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa