(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Ekintzaile Bekak eman ditu 26 enpresa proiektu gauzatzeko asteazkena, 2010.eko urriak 6

Diru-laguntzak 498.000 eurokoak dira eta asmoa da enpresa bat sortzeko buru-belarri lan egin nahi duten ekintzaileei laguntzea


Transcripción textual del video

Nafarroako eta beste autonomia erkidego batzuetako ekintzaile berriei hogeita sei beka eman dizkiete, Ekintzaile Beken programaren barruan, eta ekitaldiko burua Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma, izan da. Nafarroako Gobernuak 498.000 euro jarriko ditu diru-laguntzak emateko.

Sanz Lehendakariak esan du ekimen horren helburua dela "Moderna Planaren ondorioetako bati daukan balioa ematea, talentua sustatzeari, alegia". Lehendakariaren hitzetan, "proiektu horiek, Moderna Planak bezalaxe, Nafarroako ekonomian datozen bi hamarkadetan azaleratuko diren sektoreei ematen diete garrantzia".

Lehendakariak Ekintzaile Bekak eman ditu

Sanz Lehendakaria izan da Ekintzaile Bekak emateko ekitaldiko burua. ( irudia handitu )

Nafarroako eta beste autonomia erkidego batzuetako ekintzaile berriei hogeita sei beka eman dizkiete, Ekintzaile Beken programaren barruan, eta ekitaldiko burua Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma, izan da.

Nafarroako Gobernuak 498.000 euro jarriko ditu diru-laguntzak emateko.

Sanz Lehendakariak esan du ekimen horren helburua dela "Moderna Planaren ondorioetako bati daukan balioa ematea, talentua sustatzeari, alegia".

Lehendakariaren hitzetan, "proiektu horiek, Moderna Planak bezalaxe, Nafarroako ekonomian datozen bi hamarkadetan azaleratuko diren sektoreei ematen diete garrantzia". Foru Gobernuak Moderna Planaren bidez garatu du programa hori, lehen aldiz, Nafarroako Enpresa eta Berrikuntza Zentro Europarrarekin (NEBZE) elkarlanean. Programaren helburua da enpresa bat sortzeko buru-belarri lan egin nahi duten ekintzaileei laguntzea.

Bekak jaso dituzten proiektuak arlo hauetakoak dira: sei industriakoak, lau ekoizpen industriakoak, hiru eraikuntza eramangarrikoak, bi hezkuntza eta jakintza sorkuntzakoak, bi merkataritzakoak, bi IKTen arlokoak eta bi garapen eramangarrikoak. Horiez gain, sektore hauetan proiektu bana daude: osasuna, ingurumena eta hondakinak, enpresa zerbitzuak, energia berriztagarriak eta ibilgailu eramangarriak.

Hona hemen bekak jaso dituzten ekintzaile eta bazkideak:

Rafael Fernández De Muniain Comajuncosa, Daniel Murua Txopitea, Francisco Javier Istúriz Churio, David García Yoldi, Joseba Ariznabarreta Garabieta, Carlos Conejero Urbán, Asier Marzo Pérez, María Estela De Paula De Paula, Iñaki Bautista Martínez, Juan Luis Errasti Cambra, Alfonso Galbis García Elorz, Patricia Sendin Garrido, Francisco Javier Palacios, Iker Echarri Carasatorre, Francisco Javier Sola Jurío, Teresa Ibáñez Zubizarreta, Cristian Daniel Chávez Merino, Carlos Vázquez Dieguez, Librada Bravo Fernández, Lorenzo Goyeneche Sola, David Morales Hernández, Carlos Miguel Palenzuela Del Rosario, Javier López Molina, José Puerta Alemán, María de los Remedios Porta Alemán, Luis Gómez Miguel, Roberto Pérez De Carlos, Jordi Dalmau Castañé, David Bayón Esporrín eta Antonia Valdivia Reche.

Lehendakariak Ekintzaile Bekak eman ditu

Ekintzaile Bekak emateko ekitaldia, tronu aretoan. ( irudia handitu )

Ekintzaile Bekak Nafarroako Gobernuak krisiari aurre egiteko eman ditu, Moderna Planaren barruan. Beken helburuak hauek dira:

sektore estrategikoetan enpresa berritzaileak sortzea, kualifikazio eta lan esperientzia handiko profiletan ekimenak sustatzea, enplegu kualifikatua eta balio erantsia sortzea eta ekimenak aurrera eramateko erabakiak hartzea bultzatzea.

Sustatzaileek, diru-laguntzaz gain (hilero gehienez 2.000 euro), enpresa gestioaren gaineko prestakuntza jasoko dute, IESEren eskutik; eta baita aholkularitza espezializatua ere NEBZEn. Horrez gain, enpresen mintegian espazio fisikoa eta inbertsiogile foro bat izango dituzte.

Bekak bederatzi hilabeterako dira eta ezin dira jarduera bererako laguntzekin, lan etekinen errentekin eta prestazio eta subsidioekin batera jaso

.  

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Listado de proyectos

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa