(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Urtaroko gripearen kontrako txertoa jartzeko kanpaina hilaren 11n, astelehenean, hasiko da ostirala, 2010.eko urriak 8

Kanpaina da, batik bat, 60 urtetik gorakoentzat eta gaixotasun kronikoak dituztenentzat


Gripearen kontrako txertaketa kanpainarako liburuxka.

Gripearen kontrako txertaketa kanpainarako liburuxka.

Osasun kontseilariak, Maria Kutz Peironcelyk, gripearen kontrako txertoa jartzeko kanpainaren berri eman du gaur goizean, Sartagudako kontsultategian. Kanpaina urriaren 11n hasi eta azaroaren 26an amaituko da.

Ekitaldian, kontseilariak adierazi du kanpainaren aurkezpena Iruñean egiten dutela normalean, baina aurten Sartagudan egitea erabaki dutela, "Osasun Departamentuak landa eremuetako osasun langileen lana aintzatetsi nahi duelako".

Esan du, gainera, aurtengo aurkezpena berezia dela, iaz A gripearen pandemia gertatu zelako.

Kutzek adierazi du, baita ere, aurtengo kanpainan 120.000 txerto izango dituztela eta txerto horiek 591.000 euro kosta direla (bakoitza 4,93 euro). Halaber, azpimarratu du osasun langileak txertatzea oso garrantzitsua dela.

Aurkezpenean parte hartu dute, baita ere, Aurelio Barricartek, Nafarroako Osasunbidearen Epidemiologia, Prebentzio eta Osasun Zerbitzuko buruak, eta Enrique Ganuzak, Lodosako eremuko Lehen Mailako Arretarako taldearen buruak.

Aurtengo gripearen aurreikuspenen gainean, Barricartek esan du hegoaldeko hemisferioan nola jokatu duten aztertu dutela eta hona urtarrilean helduko dela seguru asko, besteetan baino lehenago, eta sintomak ohikoak izango direla, agian arinagoak
.
Ganuza, Kutz eta Barricarte

Enrique Ganuza, Kutz kontseilaria eta Aurelio Barricarte, gripearen kontrako kanpainaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

Txertaketaren inguruko aholkuak

Kanpaina da, aurreko urteetan bezala, 60 urtetik gorakoentzat; giltzurruneko gutxiegitasuna eta gaixotasun kardiobaskularrak, biriketakoak, metabolikoak edo immunodepresiboak dituztenentzat; eta zaindutako etxebizitzetan eta egoitza komunitarioetan bizi direnentzat.

Horrez gain, osasun zerbitzuetan pneumokokoen kontrako txertoa jarriko diete 65 urtetik gorak jendeari eta lehenago txertoa jarri gabeko arriskudun pazienteei; izan ere, txerto hori bizitzan behin bakarrik hartu behar da.

Aipatu arrisku taldeez gain, komeni da gaixotuz gero arriskuak dituen jendea kutsa dezakeen jendea ere txertatzea:

osasun zentroetako eta geriatrikoetako langileak, eta arrisku handiko gaixoak etxean zaintzen dituztenak. Txerta hartzea komeni zaie, baita ere, oinarrizko zerbitzu publikoetan lan egiten dutenei: segurtasun indarretako langile, suhiltzaile, babes zibileko langile, irakasle eta abarrei.

Nafarroako Gobernuaren web orrian, atal bat dago herritarri gripeari buruzko informazioa emateko (maiz egiten diren galderak, gaixotuz gero zer egin behar den, prebentzio neurriak, e.a.), baita kanpainaren berri emateko liburuxka bat ere.

Gripearen kontrako txertoari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, zure kontsultategi edo osasun zentroko langileengana jo besterik ez duzu.

Urtaroko gripea gaixotasun infekzioso birikoa da eta airez kutsatzen da.

Bat-batean hasten da eta inkubazio aldia egun bat eta hiru egun artekoa izaten da. Sintomak dira, besteak beste, sukar handia, ondoeza, burukomina, giharretako mina eta sudurreko kongestioa. Normalean sendatu ondoren ez du arrastorik uzten. Hala ere, adindunek edo gaixotasun kronikoak dituztenek gaixotasun larriak eduki ditzakete gero.

Nafarroan gripearen segimendua Gripea Zaintzeko Jagoletza Sareak egiten du; sarea osatzen dute osasun zentroetako, egoitza komunitarioetako eta Osasunbideako hogei sendagilek

.
Dokumentazioa:
Folleto de la campaña de vacunación antigripal
Incidencia de la gripe en 2009 y campaña 2010

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa