Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak enpresari 1,7 milioi euroko laguntzak eman dizkio inbertsiorako eta enplegurako
Jesús Falcónek enpresaren instalazioak erakutsi dizkie Sanz Lehendakariari eta Roig kontseilariari.
(
irudia handitu
)
Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakariak Electrónica Falcón enpresaren instalazio berriak inauguratu ditu gaur goizean, Azkoiengo Escopar, C/E 1. zk.ko industrialdean. Instalazio berriak aurreko instalazioen neurria hirukoizten du.
Nafarroako Gobernuak, Berrikuntza, Enpresa eta Lan Departamentuaren bidez, enpresari 1,7 milioi euroko laguntzak eman dizkio inbertsiorako eta enplegurako, eta I+G jarduerak eta lehiakortasun jarduerak egiteko. Enpresak egindako inbertsio osoa 6 milioi euro ingurukoa izan da.
Sanz Lehendakariak José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilaria, Jesús Falcón Irigaray enpresako kudeatzailea eta Juan Jesús Basarte Azkoiengo alkatea alboan izan ditu. Lehendakaria pozik agertu da krisialdi honetan lantoki berria inauguratu duelako, eta bere esanetan, "haien ondarea Nafarroaren gizarte- eta ekonomia-garapenarengatik arriskatzen dutenei eskertuta egon behar dugu".
Jesús Falcónek Sanz Lehendakariari New Yorkeko metroko kabina-kontrolaren moduko panel elektronikoa azaldu dio, Roig kontseilaria eta Azkoiengo alkatea alboan direla.
(
irudia handitu
)
Lehendakariak enpresa honen etorkizuneko perspektibak nabarmendu ditu. Enpresaren esportazio bolumena (gaur egun %5ekoa) datorren ekitaldian %7 izango da, "eta puntu nabarmenetara iritsiko dira, hala nola New Yorkeko metroko panel elektronikoetara". Hain zuzen ere, gaurko ekitaldian, bertaratuek instalazio berriak bisitatu dituzte eta enpresak fabrikatzen dituen osagai elektronikoak ezagutu dituzte, hala nola, New Yorkeko metroko kabina-kontrola.
Gaur egun enpresak 145 langile ditu, eta horietatik %65,2 emakumezkoak dira (emakumeen %73 zuzeneko produkzioan daude eta %33,3 zuzendaritza lanpostuetan).
Egoitza berria I.M. Arquitectos arkitektoen estudioak diseinatu eta Construcciones Guillen enpresak eraiki du.
35 urte lanean
Electrónica Falcón muntaketa elektronikorako enpresa handienetakoa da Espainian. 35 urte daramatza lanean eta 6 milioi baino gehiago inbertitu ditu instalazio hauetan: 8.500 m2 eraiki eta 5.500 m2-ko lursailak dituzte. Hasieran (duela 35 urte) fundatzaileen etxebizitzaren behe-solairuan kokatu ziren, gero 1.000 m2-ko nabean eta 3.000 m2-ko beste batean, eta gaur egun instalazio berri hauek dituzte.
Hasieran, Electrónica Falcón enpresan txartelen muntaketa egiten zen soil-soilik, formatu klasikoan. Bilakaera teknologikoarekin, SMT (surface mount technology) osagaien muntatzea agertu zen azaleko formatuan eta, hori dela eta, ekoizpen ildoak zabaldu behar izan zituen.
Gaur egun Falcón enpresak egiten dituen jarduerak, hala nola ekipoen diseinua, prototipoen fabrikazioa edo txartel elektronikoak zein kableak, pieza metalikoak eta plastikoak, etab. gehitzen dituzten ekipo mekatronikoen muntaketa gerora gehitu dira, bezeroengan antzemandako beharrizanen emaitza moduan.