(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Vianako Printzea Nafarroako Nazioarteko Sarien datorren urterako deialdia egin dute ostirala, 2010.eko urriak 8

Hautagaitzak aurkezteko azken eguna 2011ko otsailaren 11 da


Vianako Printzea Nazioarteko Sarien 2011ko ediziorako deialdiaren oinarriak Nafarroako Gobernuak ezarri ditu. Pertsona edo erakunde garrantzitsuak saritzen dituzte urtero, arlo hauetan: kultura, elkartasuna eta mendekotasuna. Hori, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren gaurko alearen arabera (urriak 8, 122. zenbakia).

Hautagaitzak aurkezteko epea aurtengo urriaren 9an hasi eta 2011ko otsailaren 11n amaituko da. Sari gisa, maila bakoitzean 40.000 euro emango dituzte.

Nafarroako Gobernuak Vianako Printzearen Kultura Saria sortu zuen 1990ean, urtero aintzatesteko kultur sorkuntza, azterlan edo ikerketa arloko pertsona, talde edo erakunde garrantzitsuek egiten duten lana.

Halaber, Elkartasunaren Nafarroako Nazioarteko Saria sortu zuen 2001ean, Euskadiko Kutxaren batera. Sari hori medio gizarte sektore eta herrialde behartsuenen alde borondatezko lana egiten duten pertsona eta erakundeen ahalegina aintzatesten dute urtero.

Aurten, sariei garrantzi gehiago emate aldera, Foru Gobernuak erabaki zuen sariak koordinatzea eta beste batekin osatzea: mendekotasunak dituen jendeari babesa eta arreta eskaintzeko lan berritzaileak aintzatesteko sariarekin, alegia. Asmoa zen hiru sariak izen berarekin lotzea eta nazioartekotzea

.

Kultura, elkartasuna eta mendekotasuna

-

Vianako Printzearen Kultura Saria. Kultura arloko pertsona eta erakunde garrantzitsuen ibilbidea aintzatesten du, arlo hauetako edozeinetan: arte plastikoak, musika, literatura, zientzia, teknika, ikerketa, e.a.

- Vianako Printzearen Elkartasun Saria. Munduko herrialde eta herri behartsuenetan gizarte egoera ahulenean daudenen alde lan egiten duten pertsona eta erakundeen ahalegina aintzatesten dute, arlo horretan borondatezko lan solidarioak daukan garrantziaz gizarte kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko.

- Vianako Printzearen Mendekotasunaren Arretarako Saria. Mendekotasunak dituen jendearen (adindunen eta ezgaituen) bizi kalitatea hobetzeko jardunbide berritzaileak, ikerketa garrantzitsuak eta antzeko ekimenak sustatzen dituzten eta gizarte sistema aurreratuago bat sortzeko lan egiten duten pertsona eta erakundeen ahalegina aintzatesten dute.

Deialdiaren oinarrien arabera, Vianako Printzearen Kultura Saria Kultura eta Turismo Departamentuak deitu eta gestionatu behar du; eta beste bi sariak Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak.

Sari bakoitzak bere epaimahaia izango du, eta epaimahai bakoitzak zazpina kide izango ditu (burua eta sei kide). Epaimahaikideak dagokien sariaren alorrean ospe handia duten pertsonak eta profesionalak izango dira

.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa