Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Ezbehar larriena abuztuaren 11n gertatu zen: Faltzesen eta Azkoienen 264,74 hektarea erre ziren
Azkoiengo eta Funesko sutean erretako lurren aireko irudia
Nafarroan, ekainaren 1etik irailaren 30era 477,04 hektarea baso erre dira, 2009ko udaran erretakoaren herena.
Hori, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak jasotako behin-behineko datuen arabera.
Foru erkidegoan 250 sute gertatu dira udara honetan, horietatik 229 txikiak (hektarea bat baino gutxiago). Suteak Nafarroako Larrialdi Agentziako Suhiltzaile Zerbitzuak itzali ditu: lurreko eta aireko bitartekoak 454 aldiz mobilizatu ditu, suteengatik.Erretako 477,04 hektarea horietatik 338,91 basoak dira (228,34 zuhaiztiak, 104,16 zuhaitzik gabeak eta 6,41 larreak) eta 138,13 hektarea ez.
Lur gehien abuztuan erre zen. Abuztuan lau sute gertatu ziren, gainerako hilabeteetan bezalatsu (ekainean 8 sute, uztailean 4 eta irailean 4 sute izan dira), baina hektarea gehiago erre ziren: 297,33 hektarea, horietatik 268,40 basoak (199,96 zuhaiztiak eta gainerakoak zuhaitzik gabeak).
Abuztuaren 11n, izan ere, Faltzes eta Azkoiengo zutean 267,74 hektarea erre ziren, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren arabera.
Erretako azaleratik 239,94 hektarea Azkoiengo udalerriari dagozkio eta 27,79 Faltzesko udalerriari. Erretako espezieei dagokienez, 54,50 sasiak ziren, 196,97 zuhaiztiak (alepo pinuak eta haritz batzuk), 12,01 labore belarkarak eta 4,26 mendi bideak.2009ko udako kanpainako datuak
2009ko udako kanpainan aurten baino lur gehiago erre ziren, 1.386 hektarea, hain zuzen.
Horietatik 885 basoak ziren eta 501 ez.
Basoetan, 436 hektarea zuhaiztiak ziren eta gainerakoak sasiak eta basoberak.Sute kopuruari dagokionez, aurten baino gutxiago gertatu ziren:
192, horietatik 153 txikiak.