(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak 2011. urtearen amaieran ateak irekiko dituzten Tuterako epaitegi berrien lehenengo harria jarri du ostirala, 2010.eko urriak 15

5,2 milioi euroko aurrekontuarekin, Nafarroako epaitegien eraikin guztien zaharberritzea osatuko da horrela


Tuterako epaitegiak

Ezkerretik eskuinera: Alberto Catalán, Javier Muñoz, Elena Torres, Miguel Sanz irudiaren erdialdean, Luis Casado eta Juan Manuel Fernández. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakariak Tuterako epaitegien eraikin berriko lehenengo harria jartzeko ekitaldian parte hartu du gaur goizean. Nafarroa 2012 Planaren jardunetako bat da, Justizia Administrazioa modernizatzeko planaren barruan.

Ekitaldi horretara hurrengo hauek ere joan dira: Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko Harremanetarako kontseilaria, Gobernuaren eleduna eta Hezkuntza kontseilaria; Elena Torres Miranda Nafarroako Parlamentuko presidentea; Luis Casado Oliver Tuterako alkatea; Juan Manuel Fernández Martínez Nafarroako Auzitegi Nagusiko presidentea; eta Francisco Javier Muñoz Cuesta Nafarroako Auzitegi Nagusiko goi fiskala.

Tuterako epaitegi berriak eraikitzeari dagokionez, Sanz Lehendakariak hurrengoa azpimarratu du: "eskumena bereganatzeak ez du botere politikoa handitzea bakarrik esan nahi, eskumen hori herritarren mesedetan gauzatu behar da eraginkortasunez eta efizientziaz".

Eraikuntza lanak Obrascon Huarte Lain SA eta Construcciones Luciano Elcarte enpresek eratutako elkarteari esleitu zitzaizkion, 5.252.786 euroren truke, lizitazio prezioa baino %30 merkeago, hasieran prezioa 7,3 milioi euro baitzen. Aurreikuspenen arabera, instalazio berriak 2011ko abenduan prest egongo dira, eta modu horretan, 1999an Justizia arloko eskumenak transferitu ondoren eraikin judizialetan abiatutako zaharberritzea osatuko da (Agoitz 2002an; Tafalla, 2006an; Lizarra, 2010ean eta Iruñea, 2011ko hasieran).

Eraikin berria Warqs Oficina de Arquitectura, SLP eta Otxotorena Arquitectos, SL enpresek diseinatu dute eta 5.356 m²-ko azalera erabilgarria izango du, lau solairutan banatuta (sotoa, behe solairua eta lehenengo eta bigarren solairuak), eta lau epaitegi hartuko ditu barruan. Horrez gain, fiskaltzarentzako bulegoak, Erregistro Zibilaren bulegoa, guardiako epaitegiarentzako ingurua, abokatuen eta prokuradoreen elkargoetarako aretoak, artxiboa, garajea eta Foruzaingoaren jendaurreko bulegoa izango digu. Albea bidean kokatuta egongo da, Queiles ibaiaren ondoan.

Gaur egungo egoitza Sarasate pasealekuan kokatuta dago, eta gabezia funtzionalak ditu (espazioak ez daude egokituta, azalera urria da, etab.). Eraikin horrek 2.255 m²-ko azalera erabilgarria du, bost solairutan banatuta (sotoa, behe solairua eta beste hiru altuera).

Tuterako epaitegiak berritzea Nafarroako Gobernuak 1999an Justizia Administrazioa modernizatzeko abian jarritako planaren barruan sartzen da. Hain zuzen ere, urte horretan transferitu zitzaizkion Nafarroari arlo horretako eskumenak. Ordutik, Foru Gobernuak Nafarroako bost barruti judizialen egoitzak zaharberritu eta handitu ditu. Erabilera judizialerako eraikinen azalera 21.300 m² izatetik 2011n 42.600 izatera igaroko da, 40 milioi euroko inbertsioa eginda.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa