Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Hezkuntza Departamentuak, gaur arratsaldean, aurrekontu aurreikuspenen berri eman dio Euskararen Nafar Kontseiluari
Catalan kontseilaria, Euskararen Nafar Kontseiluaren bilerako burua.
(
irudia handitu
)
Euskarabidearen aurrekontua ez dute murriztuko 2011n eta esleitutako funtsak aurtengo berberak izango dira, nahiz eta Nafarroako Aurrekontu Orokorren datorren urterako aurreproiektuaren arabera Hezkuntza Departamentuak funts gutxiago dauzkan, batik bat langileen gastuen murrizketagatik.
Euskarabideak, beraz, datorren urtean aurtengo ekitaldiko zenbateko berbera izango du hedabideentzako eta euskarazko kultur jardueretarako diru-laguntzak emateko eta euskara sustatu eta garatzeko gestionatzen dituen gainerako programetarako.Hori eman diete aditzera Hezkuntza Departamentuaren mende dagoen erakunde horretako arduradunek Euskararen Nafar Kontseiluari, gaur arratsaldean Nafarroako Jauregiko Joaquin Elizondo aretoan egin duten bileran.
Halaber, urriaren 7an Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak hizkuntza politika arloan lankidetza hitzarmen bat sinatze aldera egindako bileraren berri eman diete.
Hitzarmen horren bitartez, besteak beste, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparruko maila guztien ebaluazioa eta egiaztapena bateratuko dituzte eta bi administrazioek elkarri aintzatetsiko dizkiote ematen dituzten tituluak. Hasierako helburua da 2010-2011 ikasturtean B1 eta B2 mailak ebaluatzea eta egiaztatzea.Nafarroako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza euskarazko terminologia espezializatuaren alorrean ere arituko dira elkarlanean, bi administrazioek terminoen onarpena eta hedapena bateratze aldera.
Euskararen Nafar Kontseilua honako hauek osatzen dute: Hezkuntza kontseilariak, Alberto Catalan Higuerasek (burua da); Euskarabideako zuzendari gerenteak, Xabier Azanza Arbizuk; Euskara Garatzeko Zerbitzuko zuzendariak, Ruben Fuertes Peraltak; Aholkularitza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak, Julen Calvo Jimenezek; Lanbide Heziketa eta Unibertsitate arloko zuzendari nagusiak, Pedro Gonzalez Felipek; Antolamendu, Kalitate eta Berrikuntza arloko zuzendari nagusiak, Teresa Aranaz Jimenezek; eta Euskaltzaindiko buruak, Andres Urrutia Badiolak.
Horiez gain, hauek ere Kontseiluko kide dira: Maria Amor Beguiristain Gurpide, Pablo Sotes Ruiz, Andres Iñigo Ariztegi, Roldan Jimeno Aranguren, Yolanda Barcina Angulo, Pello Mariñelarena Martinez, Gabriel Imbuluzqueta Alcasena, Mikel Belasko Ortega, Patxi Salaberri Zaratiegi, Asier Barandiaran Amarika, Josu Reparaz Leiza, Mikel Olazaran Rodriguez, Iñaki Perurena Gartziarena, Patxiku Perurena Loiarte, Oscar Zapata Solano eta Maria Dolores Otamendi Artola.