Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Bakarrik bizi diren adinekoak artatzeko zerbitzu horrek 6.925 erabiltzaile ditu
Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, 2011-2014 aldirako 2,97 milioi euroko urte anitzeko gastua baimendu du, joan den ekainean 6.925 erabiltzailek, batez ere bakarrik bizi diren adinekoek, erabiltzen zuten telelaguntza zerbitzua kontratatzeko. Gastua Nafarroako Mendekotasun Agentziaren aurrekontuaren kargura izango da.
Zerbitzuaren esleipenak oinarrizko datu hauek bete behar ditu: 6.683 lehenengo terminal (edo erabiltzaileak jasotzen dituen medailoiak, arreta zerbitzuarekin telefono bidezko komunikazioa aktibatzeko) eta batez beste 90 alta eta 80 baja hilean, baita gutxienez 160 bigarren terminal jartzea ere.
Hona hemen erabiltzaile kopuruaren bilakaera: 2006an 5.851 zeuden; 2007an, 6.309; 2008an, 6.431; 2009an, 6.895, eta 2010eko ekainean, 6.925. Zerbitzuaren kosturik handiena (%98) medailoiengatik ordaindutako zenbatekoari dagokio. Merkatuko prezioen arabera, Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusiak, kontratuaren esleipena kudeatzearen ardura duen unitateak, lehenengo medailoi bakoitzarengatik hilean 8,7 euroko gastua kalkulatu du, eta bigarren medailoiarengatik, 2,4 euro hilean.
Hau da baimendutako gastuaren banaketa urteen arabera: 723.513 euro 2011n; 736.041 2012an; 748.569 2013an, eta 761.097 2014an.