(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak Autonomia Erkidegoetako Gobernuen Biltzarrean parte hartuko du astelehena, 2010.eko urriak 18

Biltzarra estatuko erkidegoen arteko lankidetza politiko eta administratiborako organoa da


Transcripción textual del video

Ekimenaren iturria Aragoiko Gobernuak proposatutako topaketa bat da, "Autonomia estatutuak garatzeko autonomia erkidegoen topaketa", hain zuzen. Foro hori 2008an jarri zuten martxan eta, hasieran, 2006-2008 aldian estatutuak berritu zituzten sei autonomia erkidegoetako ordezkariak bildu ziren. Gero, partaide kopurua handitzen joan da eta, gaur egun, erkidego guztiek parte hartzen dute.

Hona hemen Biltzarraren helburuak:

- Autonomia erkidegoen arteko lankidetza sustatzea, dagozkien aginpideetan.

- Autonomia erkidegoetako gobernuen eta gobernu zentralaren arteko lankidetza sustatzea.

- Estatuko gaietan ekintza politikoak bultzatzea.

- Autonomia Erkidegoetako Gobernuburuen Biltzarra egitea erraztea.

Helburu horiek direla eta, biltzarreko autonomia erkidegoan azkeneko bileran erabaki zuten ekimenean parte hartzen ez duten erkidegoak gonbidatzea.

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak erabaki du Autonomia Erkidegoetako Gobernuen Biltzarrean parte hartzea.

Biltzarra estatuko erkidegoen lankidetza politiko eta administratiborako organoa da, baita etengabeko elkarrizketarako foro bat ere. Helburua da, hain zuzen, estatuaren deszentralizazio politiko eta administratiboa sendotzea eta hobetzea, herritarren onerako.

Foru Gobernuak bi ordezkari aukeratu ditu Biltzarrerako: lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta barne kontseilaria, Javier Caballero Martinez, eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eleduna, Alberto Catalan Higueras.

Ekimenaren iturria Aragoiko Gobernuak proposatutako topaketa bat da, "Autonomia estatutuak garatzeko autonomia erkidegoen topaketa", hain zuzen.

Foro hori 2008an jarri zuten martxan eta, hasieran, 2006-2008 aldian estatutuak berritu zituzten sei autonomia erkidegoetako ordezkariak bildu ziren. Gero, partaide kopurua handitzen joan da eta, gaur egun, erkidego guztiek parte hartzen dute.

Azkeneko bilera Logroñon egin zuten eta erabaki zuten Autonomia Erkidegoetako Gobernuen Biltzarra osatzea; horretarako, erkidego guztietako gobernuak gonbidatu zituzten parte hartzera.

Biltzarreko burua txandakatu egingo dute eta idazkari bat arduratuko da dokumentuak prestatzeaz, komunikatzeaz, zaintzeaz eta segimendua egiteaz. Foroko batzarrean erkidego guztietako ordezkariak egongo dira eta urtean bitan egingo dute ohiko bilera: martxoko eta azaroko lehen astean.

Hona hemen Biltzarraren helburuak:

-

Autonomia erkidegoen arteko lankidetza sustatzea, dagozkien aginpideetan.

-

Autonomia erkidegoetako gobernuen eta gobernu zentralaren arteko lankidetza sustatzea.

-

Estatuko gaietan ekintza politikoak bultzatzea.

-

Autonomia Erkidegoetako Gobernuburuen Biltzarra egitea erraztea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa